EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk irabaziko luke Getxon, 11 zinegotzi eskuratuta, eta EH Bildu bigarren indarra izango litzateke

PPk ordezkari bat galduko luke, 5etik 4ra, eta PSE-EEk, Elkarrekinek eta Voxek duela lau urte izandako emaitza bera errepikatuko lukete, alegia, 3, 2 eta 0, hurrenez hurren.
eitb focus
EITB Focus

Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak Getxon, 11 zinegotzi lortuta, duela lau urte bezalaxe, baina botoen ehunekoetan zertxobait behera eginda. EH Bilduk, bere aldetik, 5 ordezkari izango lituzke (bai gehiago), eta % 3 boto gehiago jasoko luke.

Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.

PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta

PPk ordezkari bat galduko luke, 5etik 4ra igarota, eta PSE-EEk, Elkarrekinek eta Voxek aurreko hauteskundeetan lortutako emaitza bera errepikatuko lukete.

Grafikoa: EITB Media Grafikoa: EITB Media

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X