EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk eskuratuko luke Aguraingo alkatetza, 7 ordezkarirekin

Jeltzaleek 2019an lortutako gehiengoa galduko lukete, guztira 6 zinegotzi eskuratuta (bat gutxiago), baina edozer gauza gerta liteke, oso lehia estua espero baita bi indarren artean.
agurain-taula-eus_1920x1080
EITB Focus

EH Bilduk 7 ordezkari lortuko lituzke Agurainen, EAJrekin lehia estuan, jeltzaleek bat galduko luketelako eta, horrekin batera, alkatetza ere. Antza denez, dena boto gutxi batzuek erabakiko dute, koalizioak botoen % 45,8 eskuratuko bailituzke, eta jeltzaleek % 45,5.

Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.

PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta

Aurreko hauteskundeetan bezalaxe, PSE-EEk ez luke ordezkaritzarik lortuko Aguraingo Udalean.

agurain-barra-eus_1920x1080 Grafikoa: EITB Media

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Senideen elkarretaratzea Valentziako Generalitataren aurrean, Mazonek dimisioa eman dezakeela zabaldu denean

2024ko urriaren 29an hildakoen senideek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Valentziako Generalitateko Jauregiaren atarian, Carlos Mazon presidentearen dimisioa eskatzeko berriz ere, "365 egun beranduago iritsiko dena", salatu dute.  Compromiseko kideek eta jarraitzaileek ere 'Mazon dimissio' zioen pankarta handi bat zabaldu dute toki horretan bertan.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X