Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ, EH Bildu eta EP-IU, Konstituzioan aldaketa eskatzearen aldekoak Errepublikaren bidea ireki ahal izateko

Hiru talde parlamentarioek erdibideko zuzenketa bat adostu dute ezkerreko koalizioak aurrez egindako legez besteko proposamen baten harira. Monarkiari buruzko erreferenduma egitea galdegiten zuen Elkarrekin Podemos-IUk. Adostutako testuan, erabakitzeko eskubidea ere aitortzea eskatu dute guztiek.
Legebiltzarra, artxiboko argazki batean.
Ostegunean eztabaidatuko dute ekimena. Argazkia: Irekia

Espainiako Konstituzioan Errepublikaren bidea ireki ahal izateko eta "herrien erabakitzeko eskubidea aitortzeko" eskaera egitea adostu dute EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioek, eta horren inguruko ekimena Legebiltzarrera eramatea, bertan eztabaidatu dadin, EITB Mediak aurreratu duenez. 

Hiru taldeek erdibideko zuzenketa itundu dute ezkerreko koalizioak egindako legez besteko proposamen baten harira. "Gobernatzeko moduari buruz" izeneko testuan, Espainiako Konstituzioan erreforma "beharrezkoa" dela eta "funtsezko" bi gai horiek bildu beharko lituzkeela jaso dute. Ekimena etzi eztabaidatuko dute, osoko bilkuran. 

Urtarrilean erregistratu zuen Elkarrekin Podemos-IU taldeak oraingo ekimena oinarri izan duen proposamena. Bertan, Espainiako Gorteei eskea egitea proposatzen zuen koalizio moreak, Konstituzioa erreformatzeko prozesua abia zezaten, "Espainiako Monarkiaren jarraipenaren edo Errepublika ezartzearen inguruko erreferenduma" egin ahal izateko. 

Miren Gorrotxategi buru duen taldeak ohar bidez nabarmendu duenez, "lortu dugu EAJk lehenengo aldiz bere egitea eta babestea Elkarrekin Podemos-IUk horren alde egindako proposamen bat". Horren hitzetan, jeltzaleek eta EH Bilduk "inplizituki uko egin diote alde bakarreko bideari, lurralde-gatazka ebazteko formula gisa, eta erabakitzeko eskubideak dakarren aldebiko bidearen alde eginez" akordioa izenpetuta. Hori da, hain justu, "Elkarrekin Podemos-IUk hasiera-hasieratik babestu duen planteamendua", gaineratu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X