Jeltzaleak, sozialistak eta Nafarroako PP, emakumezko boto-emaile gehien dituztenak
OHARRA: Eduki honek hainbat grafiko interaktibo ditu. Ondo ikusteko, zabaldu esteka hau zure nabigatzailean.
EAJ, PSE-EE edo PSN eta Nafarroako PP bozkatzen duten 10 herritarretik 6 emakumeak dira, EITB Focus boto-asmoari buruzko makroinkestaren datuak xehe aztertuta ondorioztatu dezakegunez. Halaber, alderdi horien hautesleen herenek 65 urte baino gehiago dituzte. Kontrara, gazteria erakartzeko gaitasun gehiago dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek.
Galdeketa egiteko, 8.000 elkarrizketa egin dituzte telefonoz ?6.600 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 1.200 Nafarroan?, eta Silvan&Miracle enpresak datu guztiak aletu ditu, EAEko eta Nafarroako hautesleriaren erradiografia zehatza egiteko.
Sexuari erreparatuta, emakumeak dira nagusi (% 63) hauteskundeei begira zalantzan daudenen artean, eta arestian aipatutako alderdietan salbu, gainerakoetan boto-emaileen erdiak dira. Bestalde, Vox alderdiari botoa emango diotela adierazi duten herritarren % 72 gizonezkoak dira.
Gazteriak (18-29 urte) EH Bilduren (bere hautesleriaren % 17 dira) eta Elkarrekin Podemosen (% 16) alde egiten du gehienbat. EAJren eta PSE-EEren 10 boto-emailetik 4k 65 urte baino gehiago dituzte, ehuneko hori txikiagoa da PSN (% 32), Nafarroako PP (% 37) eta UPN (% 35) alderdien kasuan. Hartara, ulergarria da pentsiodun eta erretiratuek jeltzale eta sozialisten hauteslerian duten pisua beste alderdiena baino handiagoa izatea.
Euskal hiztunak diren boto-emaileak nagusi dira EH Bilduren barruan: EAEko bere boto-emaileen erdiek ondo egiten dute berba, eta Nafarroakoen artean ere, 10 etxetik 5ean hitz egiten da. Beste muturrean daude UPN eta Nafarroako PPren boto-emaileak: % 97k gaztelaniaz bakarrik hitz egiten dute.
Azkenik, Elkarrekin Podemosen hautesleen % 71rentzat hauteskunde-programa da garrantzitsuena; alderdi eta koalizio gehienen kasuan, boto-emaileen erdiek bakarrik lehenesten dute programa.
Perfilak Euskadin, grafiko interaktiboa
Perfilak Nafarroan, grafiko interaktiboa
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.