EAJk berriro aginduko du Durangon, baina Gernikako eta Bermeoko alkatetzak galdu ditu, besteak beste
Joan den maiatzeko udal hauteskundeen ondoren, alderdi politikoek negoziatu egin behar izan dute azken asteotan Euskadiko udaletan gobernuak osatzeko. EAJ izan da akordio horien onuradun handienetako bat, Donostiako eta Bilboko alkatetzak mantentzea lortu baitu, PSE-EEren, lehentasunezko bazkidearen, babesarekin. Hala ere, Gasteizko aginte-makila Maider Etxebarria sozialistaren esku utzi du, bi alderdien botoak eta PPrenak batuta, EH Bilduk hiriko gobernua eskuratu ez zezan.
EAJk Euskadiko herri jendetsuenetako alkatetza gehienak ere mantendu ditu, hala nola Barakaldon, Getxon eta Basaurin, Bizkaian. Era berean, Azkoitia Bai herri plataformak bere hautagaitzari botoa ematea erabaki eta gero, Azkoitian (Gipuzkoa) berriro ere gobernuburu izatea lortu du. Araban, jeltzaleek Kuartango eta Zigoitiaren agintaldiari eustea lortu dute, PPren babesarekin. Era berean, Durangoko makila berreskuratu dute, sozialistekin egindako itunari eta popularren botoari esker. Deban (Gipuzkoa), berriz, Elkarrekin Podemos koalizioarekin adostasunera heldu eta agintea lortu du EAJk.
Hala ere, EAJk galera handiak ere izan ditu EH Bilduren aurrean, jeltzaleei Alonsotegi, Bermeo, Lekeitio, Plentzia eta Sopela, Bizkaian; Tolosa eta Arrasate, Gipuzkoan; eta Laudio eta Agurain, Araban, bezalako herrietako gobernua kendu baitie.
Gernikan (Bizkaia), EAJk Jose Maria Gorroño Guztiontzako Herria plataformako hautagaiaren alde bozkatu du, eta Oionen (Araba), EAJk uko egin dio hautagaitza aurkezteari eta bidea libre utzi dio koalizio abertzaleari. Ildo beretik, jeltzaleek Bastidan (Araba) ez aurkeztea erabaki dute, EH Bilduk gobernu popularra saihesteko eskaintza egin badu ere; hori dela eta, PPk hartu du Arabako udalerri horren agintea. EAJk Alkatetzarako hautagairik ez aurkezteko ABBk emandako agindua onartu zuten, baina, nolanahi ere, herri horretako hiru zinegotzi jeltzaleek gogor kritikatu dute erabakia, eta aitoru dute "inpotentzia eta nazka" eragiten diela. Hala, alderdia utziko dutela iragarri dute.
Gorlizen eta Zallan, aldiz, tokiko talde independenteek lortu dituzte alkatetzak, orain arte jeltzaleen esku zeudenak.
Mundakan ere sorpresa izan da gaur, EAJk udalerri horretako agintea galduta. EH Bilduk lortu du bertako Alkatetza, bertako EAJko alkate ohiaren herri plataformaren babesari esker. Orain lau urte jeltzaleek lortu zuten aginte-makila, baina hautagaiaren eta alderdiaren arteko desadostasunengatik, zentsura-mozioa aurkeztu zioten eta 2021eko urrian kargugabetu.
Guztira, EAJk 92 udalen buru izatea lortu du Euskadi osoan. Gehienak Bizkaikoak dira, 55 alkate lortu baititu; Araban, 26 udaletan nagusitu da, eta Gipuzkoan, aldiz, 11 udalerritan gobernatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.