Castejongo Alkatetza UPNri eman dioten bi zinegotzi sozialistak alderditik botako dituztela iragarri du PSNk
Noelia Guerra Lafuente UPNko hautagaia izendatu zuten atzo Castejongo alkate, bere alderdiko lau ordezkarien botoak eta PSNk dituen bi zinegotzienak batuta. Hala, demokrazian lehen aldiz eskuinak aginduko du Castejonen. Hainbat legealditan aginte-makila sozialisten esku egon ondoren, 2015etik IUk gobernatu du Erriberako herri horretan. Atzoko bozketan, IU Zurekin koalizioaren hautagaiak bost boto bildu zituen; bere laurak eta Somos Castejonen bat.
Hautsak harrotu ditu Castejonen gertatutakoak, eta, besteak beste, PSNren zuzendaritzak ohar bidez jakinarazi du "Aniceto Perez eta Gardenia Gregoria Coloma Castejongo zinegotzi sozialistak alderditik berehala kanporatzeko" izapideak abiatuko dituztela, gobernu aurrerakoiak bultzatzeko PSNk Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroa koalizioarekin adostutako "jarraibideak urratu" dituztelako.
Bere aldetik, haserre mintzatu da oso IU alderdia ere, M28an Castejonen indarrik bozkatuena izan zena. "Lotsagarria" iritzi dio bere burua "sozialistatzat duen alderdi batek eskuinari alkatetza ematea". "Castejonen gertatutakoa kontraesan argia da PSOEk eta PSNk azken hilabeteetan esandakoarekin… Berehalako zuzenketa bat ez baldin badago, zaila izango da PSN alderdiarekin konfiantza berreskuratzea", gehitu du ezkerreko taldeak.
Udal hauteskundeen ondoren, atzo eratu ziren Hego Euskal Herriko udalak. Nafarroan, UPNk boterea mantendu udal garrantzitsuenetan, besteak beste, hiriburuan, Iruñean eta bigarren hirian.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Lizarrako festetan bertan behera geratu da Puyko jaitsiera, hirugarren urtez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten beren botoekin, eta mozio baten bidez UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak autoz egin du jaitsiera, txosnen kokapenaren aldeko aldarrikapenak egiten ari ziren pertsonak zeuden kalea saihesteko.
50.000 migratzaile sartu dira Ceutan, eta horietatik 48.300 Marokora itzuli dira dagoeneko
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.
Feijook "salbuespenezko" neurriak eskatu ditu migrazio krisiaren aurrean, lehen erreakzio politikoak iritsi diren bitartean
PPko buruak Ceutako segurtasuna indartzeko, Atzerritarren Legea erreformatzeko eta Pedro Sanchezek Kongresuan agertzeko eskatu du. ERCk, Voxek eta IUk ere migrazio krisiaren inguruko jarrera azaldu dute.
Sanchezek mafiei egotzi die Auzitegi Gorenaren epaia "modu interesatuan" baliatu izana Ceutan sarrera masiboa antolatzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak Espainiaren "lurralde osotasunaren urraketa" gaitzetsi du, Ceutako itsas mugan buiak jarriko dituztela iragarri du, Atzerritarren Legea aldatzeko prest agertu da, eta Marokorekin lankidetzan aberriratzeak bizkortu nahi ditu.
Italiak eta Finlandiak Espainia Schengen eremutik kanpo uzteko eskatu dute, eta Danimarkak eta Suediak mugako kontrolak "zorrozteko"
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroa izan da Espainia pertsonen zirkulazio askeko lurraldetik kanpo uztea iradoki duen lehena. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek "itzulketa azkarrak" eskatu ditu.
Frantziak indartu egingo du larunbatetik mugan poliziaren presentzia, Ceutako krisiaren ondorioz
Neurriak Gipuzkoatik eta Nafarrotik Ipar Euskal Herrira doazen muga-pasabideei eragiten die. Trenbide-korridoreetako kontrolak areagotu eta aireko zaintza-neurriak indartuko ditu, besteak beste.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.