EH Bildu baiezko botoa emateko prest, "Chiviteren inbestidura desblokeatzeko"
Nafarroako gainerako indar aurrerakoiak "eserleku eta postu gerran" dauden bitartean Foru Gobernua osatzeko prozesua ez atzera ez aurrera dagoela eta, Maria Chivite PSNko hautagaiaren inbestidura "desblokeatzeko" baiezko botoa emateko prest azaldu da gaur EH Bildu Nafarroa. Koalizioaren babesarekin, PSNk nahikoa luke Geroa Baik abstentziora jotzea.
Laura Aznal koalizio subiranistaren zerrendaburuak premiazko agerraldia egin du eguerdian Iruñean, Geroa Baik atzo botatako hordagoari erantzuteko. "Kezkagarritzat" jo du egoera politikoa, eta eskuina boterera ez heltzeko euren esku dagoen "guztia" egiteko prest azaldu da. Hala, "indar aurrerakoi guztiekin" hitz egiteko borondatea agertu du, betiere "agindu demokratikoa bete eta eskuinak Nafarroako etorkizuna erabaki ez dezan".
Aznalen aburuz, "arduraz jokatzeko unea da, Nafarroako etorkizuna dago jokoan". "Printzipio kontua da, ez karguen kontua", gaineratu du Geroa Bairen jarrerari erreferentzia eginda.
Horren harira, militanteei baiezko botoari buruzko iritzia galdetuko dietela ere iragarri du EH Bilduko hautagaiak.
EH Bilduk Nafarroan duen bozeramailea ere badenak azpimarratu duenez, herritarrek ez lukete ulertuko hauteskundeak errepikatzea, gobernu aurrerakoia osatzeko aukerak egon badaudelako.
Asteak daramatzate PSNk, Zurekin Nafarroak eta Geroa Baik hiruko gobernua berritzeko eta Chivite presidente egiteko akordioa negoziatzen. Atzo, baina, ezustean, prentsaurrekoa deitu zuen Uxue Barkosen koalizioak, eta elkarrizketak "blokeatuta" zeudela iragarri zuen. Maria Solana parlamentariak "elkarrizketak bideratzeko" eta "sen onaren bidera itzultzeko" eskatu zien sozialistei. Izan ere, horren esanetan, PSOEren estatu mailako estrategiek talka egiten dute Geroa Baik hiruko gobernuan izan nahiko lukeen pisuarekin.
PSNk gaur erantzun dio Geroa Bairi, eta kontraeskaintza egiteko eskatu, baina "negoziazio batean alde guztiek eman behar dute amore", gaineratu du.
Ohar batean, Geroa Baik PSNren jarrera kritikatu du, "gobernu baten negoziazioa ezin dela eskaintza eta kontraeskaintzetan oinarritu " esanda.
Bestalde, eta Maria Chiviteren inbestiduraren aldeko balizko botoarekin egoera desblokeatzeko EH Bilduk emandako aurrerapausoari buruz, Geroa Baik ohartarazi du: "Eskuineko gobernu bat ekiditeko, 14ko gobernu hipotetiko bati (PSN-Contigo-Zurekin) baldintzarik gabeko baiezkoa ematea ez da nahikoa".
Gauzak horrela, Laura Aznal buru duen koalizioari eskatu dio, "aldeen erantzukizuna eskatzeaz gain, gobernu horretan parte hartzeko hautestontziek eman dieten erantzukizuna ere har dezaten, azken berriek erakusten duten moduan PSNk ez badu Geroa Bai gobernu horren baitan eduki nahi".
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.