Urkulluren ustez, etxebizitza legeak "aurreikusi ezin diren" ondorioak izango ditu autogobernuarentzat
Iñigo Urkullu lehendakariak uste du EH Bilduk Estatuko Etxebizitza Legeari ematen dion babesa "aurrera begirako ihesa" dela, "gure erabakitzeko gaitasunarentzako eta Euskadiko benetako etxebizitza-eskaintzarentzako aurreikus ezin daitezkeen ondorioekin", baita "euskal autogobernuari egindako mespretxu argia" ere.
Sare sozialetan argitaratutako artikulu batean, ERCk Kataluniako Generalitatearen eskumenak urratzeagatik arau hori errekurritzeko prest dagoela iragarri izanari buruz aritu da Urkullu, eta Kongresuan haren eta EH Bilduren babesarekin onartu zela gogorarazi du.
"ERCren maniobra, lege bat babestu eta gero helegitea aurkezteko, EH Bilduk hura babesteko eta horrek dakarren eskumen-urraketa 'justifikatzeko' hartutako erabakiak bakarrik gainditzen du", adierazi du lehendakariak, eta PSOEk berak ere ez zuela lege hori "nahi" esan du, "Gobernuko bigarren alderdiak (Unidas Podemos) eta hura babesten zuten alderdi jakin batzuek (ERCk eta EH Bilduk, besteak beste) sustatu baitzuten".
Urkulluk ez ditu baloratu nahi izan "lege honen ondorioz etxebizitza eskuratzeko bidean izandako benetako aurrerapausoak edo atzerapausoak", ezta "legeak onartzeak ekar ditzakeen arazoak, izan ditzaketen ondorioak aurreikusi gabe" ere, baina argi utzi nahi izan du arau hori "eskumenen urraketa argia" izan daitekeela.
"Badirudi lege batzuk deabruak kargatzen dituela", gaineratu du lehendakariak, eta azaldu du "lege batek, berez, ez duela etxebizitza eskuratzeko arazoa konponduko".
Bestalde, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak lehendakariari erantzun dio Etxebizitzaren Euskal Legea sozialistek sustatu eta bultzatu zutela Eusko Legebiltzarrean, eta EAJk atzera bota nahi izan zuela.
Euskal sozialisten buruak erantzun duenez, Euskadin Estatu osoko alokairuko etxebizitzen % 25 inguru sustatzen badira, Urkulluk bezala, "euskal sozialistek sustatu eta bultzatutako Etxebizitza Legeari esker da, eta EAJk errefusatu egin zuen, adierazpen exotikoak eginez, 'dei efektua' eragingo zukeelakoan, baina ez da halakorik gertatu". Gainera, Anduezak Urkulluri aurpegiratu dio zalantzan jartzea Espainiako Gobernuak Etxebizitzaren Estatuko Legea onartzeko orduan izan duen "zorroztasuna".
Bestalde, PSE-EEren lankidetza eskaini dio Euskadin aurrekontu igoerak bultzatzeko, EAEko eta Estatuko legeriak abian jartzea ahalbidetuko duten neurriak ezartzeko, merkatuan alokairuko etxebizitzen eskaintza "nahikoa" izan dadin prezioak jaisteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pasaiako portuaren eskumena arrazoi "ideologikoengatik" eskatu izana leporatu dio Itxasok EAJri
Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburuak ere hitz egin du azken egunotan sozialistek eta jeltzaleek Pasaiako portuaren harira izan duten ika-mika politikoaren inguruan. EAJk Pasaiako portuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku egotea eskatzeak abiatu zuen polemika.
GOIDIaren kudeaketan erantzukizunik ez hartzea egotzi dio Feijook Espainiako Gobernuari: "Larrialdi nazionala ezarri behar zuen"
PPren presidenteak Kongresuko ikerketa batzordearen aurrean nabarmendu duenez, administrazio bakar batek ere ez zuen egin behar beste egin goialdeko depresioaren ondoren. Halaber, Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa (CHJ) jo du tragediaren "arduradun nagusi" gisa.
Ezkortasuna alboratu eta Europan lidergo berri bat eraikitzeko deia egin du Arancha Gonzalez Layak
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro ohiak Europan araudi juridiko bateratuak sortzeko eta "zatiketak" saihesteko deia egin du. Gonzalez Laya hizlari gonbidatua izan da Zedarriak Foroaren urteroko gosari-solasaldian.
Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiak hirugarren gradua lortu du
Euskadin izandako ustelkeria sare handienaren buruak hirugarren gradua lortu du, bi urte eta erdi espetxean eman ostean (12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten). Baimen horri esker, astelehenetik ostegunera espetxetik aterako da lan egiteko, eta bertara itzuliko da lo egitera.
Pradalesek barkamena eskatu du iraungitako txertoengatik eta hitzeman du "erantzukizuna" norena den argitu egingo dela
Lehendakariak bere esku dagoen guztia egingo duela agindu du, "horrelako egoera bat berriro gerta ez dadin" eta "beharrezkoa balitz, erantzukizunak argitzeko".
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Abalos, Cerdan eta Garciaren gaineko ikerketaren zati bat
Ministro ohiak diputatu aktari utzi ostean, hura ikertzeko eskumenik ez duela iragarri du Gorenak. Koldo auziaren pieza nagusiak, baina, haren esku jarraitzen du.
EAJ "antifaxisten kontrako kriminalizazio kanpaina" egiten ari da, Gazte Koordinadora Sozialistaren aburuz
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Joanex Artola GKSko kideak adierazi duenez, falangistak Gasteizko kaleetan egon izana EAJren "ardura izan zen, eta hori ezkutatzeko estrategiatzat" jo du "antifaxistak kriminalizatzeko kanpaina".
Zaldibarko EH Bilduk babes osoa agertu dio Arantza Baigorri alkate ohiari, eta "inpartzialtasuna" eskatu du
EH Bilduren esanetan, "lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik". Horren ustez, "amiltzearekin lotzeko saiakerek desitxuratzea dute helburu eta erabat lekuz kanpo daude".
Andueza "espainolistatzat" jo du Arrizabalagak, Pasaiako portuaren aferagatik EAJk eta PSEk duten sesioan
PSE-EEko idazkari nagusiak joan zen ostiralean adierazi zuenez, "EAJk Pasaiako portua lehiaketako elitetik atera nahi du, hiruzpalau maila azpitik joka dezan".
San Sebastian egunean ETAko bi preso ohiri egindako "ongietorria" salatu du Covitek
Terrorismoaren biktimen elkartearen arabera, 2022tik izan den lehen ongietorri publikoa da.