Albiste da
Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jordi Turull: ''Ez diogu aldebakartasunari uko egingo, nazioari berari uko egitea litzatekeelako''

20231015155952_jordi-turull-junts_
18:00 - 20:00
Jordi Turull: ''Ez diogu aldebakartasunari uko egingo, nazioari berari uko egitea litzatekeelako''
Duela 83 urte polizia frankistak Lluis Companys presidente ohia fusilatu zuen leku berean hitz egin du Juntseko idazkariak. "Kataluniaren eta Estatuaren arteko gatazka konpontzeko, Kataluniaren naziotasuna eta erabakitzeko eskubidea onartu beharko dira, beste ezerk ez du balioko", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X