IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sanchezen inbestidura saioaren bezpera, urriko KPIa eta Irulegiko Eskua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Pedro Sanchez, EFEren artxiboko irudi batean.
Pedro Sanchez, EFEren artxiboko irudi batean.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Sanchezen inbestidura saioaren bezpera: Pedro Sanchez PSOEko buruzagiaren inbestidura saioak badu data: asteon izango da, hilaren 15ean eta 16an (asteazkena eta osteguna), Francina Armengol Diputatuen Kongresuko presidenteak bart jakinarazi duenez. Bozeramaileen Batzordea gaur, asteartearekin, bilduko da (12:00etan) bi osoko bilkurak antolatzeko. 

-Urriko KPIa: Estatistika Institutu Nazionalak urriko KPIaren datuak ezagutaraziko ditu gaur. Dagoeneko aurreratu du, baina, % 3,5ean kokatu zela inflazioa urrian, argindarraren prezioen gorakadak eta erregaien prezioen beherakadak eraginda.

-Irulegiko Eskua: Duela urtebete, Aranzadi Zientzia Elkarteak prentsaurrekoa antolatu zuen Gongorako Zarra Jauregian (Aranguren Ibarrean) Irulegiko Eskuaren aurkikuntza iragartzeko. Euskal Herriko historiako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenaren berri izan genuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X