Espainiak euskara, katalana eta galizieraren "izaera bakarra" berretsi du EBn ofizialtasuna lortzeko
Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizial bihurtzeko eztabaida asteazkenean itzuliko da Europar Batasuneko Gai Orokorren Kontseiluko mahaira, hiru hizkuntza koofizialen onarpenak antzeko eskaerei ateak irekiko dizkien beldurrak uxatzen saiatuko den Espainiako proposamen berri batekin.
Berrikusitako proposamenak eranskin bat gehitzen du, eta bertan azpimarratzen du hiru hizkuntzek berariazko baldintza batzuk betetzen dituztela, hizkuntza gutxituak dituzten beste estatu batzuekiko aurrekari ez izateko aukera emango luketenak.
Eranskinean, besteak beste, honako faktore hauek aipatzen dira: hirurak "estatu kide berekoak" dira, estatu kide horretan Konstituzioaren aitorpena dute eta EBko estatu bateko Parlamentu nazionalean lan egiteko hizkuntzak dira jadanik. Aldaketa hori, hain zuzen ere, Espainian uztailaren 23ko hauteskundeen osteko inbestidura negoziazioen ondorioz iritsi zen.
Era berean, adierazten dute hamar urte baino gehiagoko bidea duten administrazio akordioak daudela hizkuntza horiek Europar Batasuneko hainbat erakundetan erabili ahal izateko, Europako itunak hiru hizkuntzetara itzulita daudela eta Espainiak "Batasuneko erakundeetan erabiltzearen ondoriozko" kostu guztiak bere gain hartzeko konpromisoa hartu duela.
Argudio horiek Jose Manuel Albares Espainiako Azterri ministroak behin eta berriz errepikatu zituen Gai Orokorren Kontseiluaren aurreko bi bileretan, Espainiaren proposamenari heldu ziotenean, eta ez zen lortu EBko estatu kideen adostasuna, erabaki horren kostuari eta ondorio praktikoei buruzko mesfidantzak zirela eta.
Espainiaren proposamenarekin mesfidati den estatu bateko iturri diplomatiko batek azaldu duenez, Espainiak bart bidali zien proposamena bazkideei, gaztelaniaz soilik, eta, beraz, gaur bakarrik eskuratu ahal izan dute aztertu beharreko testua. Gainera, erantsi du proposamenak oraindik ez duela "inolako eragin legalik, finantzariorik eta praktikorik" jasotzen.
Bi arrazoi horiek direla eta, ez du uste ministroek asteazkeneko bileran "serioski aintzat har" dezaketen proposamena denik, eta uste du gaia berriro aztertuko litzatekeela abenduko Gai Orokorren Kontseiluan, Espainiaren presidentziak zuzenduko duen azkenekoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.