Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskarazko ekitaldiak erdaldunentzat "diskriminatzaileak" direla uste du Eguesibarreko alkateak

Xuriñe Peñas UPNko alkatearen arabera, euskaraz hitz egiten dutenak gazteleraz egiten diren ekitaldietara joan daitezke; aldiz, euskara ulertzen ez dutenak ezin dira euskarazkoetara joan.

Euskara eztabaida iturri da berriro, eta Xuriñe Peñas Eguesibarko alkateak jarri du hizpidea oraingo honetan. Izan ere, euskaraz antolatzen diren ekitaldiek erdaldunak "diskriminatu" egiten dituztela salatu du, ez dutelako ulertzen. Aitzitik, euskaraz hitz egiten dutenak gaztelerazko saioetara joan daitezkeela nabarmendu du.

EH Bilduk Gabonetako euskarazko kultur eskaintzari buruzko mozioa aurkeztu zuen Eguesibarren egin zen azken udalbatzan, azalpenak eskatzeko.

Euskarazko ekitaldiek euskaraz ez dakien jendea "diskriminatu" egiten dutela erantzun zuen Xuriñe Peñas alkateak. Horren esanetan, erdaldunak ezin dira joan euskarazko saioetara; aldiz, gazteleraz egiten diren ekitaldietara joan daitezke bai euskaraz dakitenak eta baita gazteleraz dakitenak ere. Halaber, bere hitzartzearen hasieran euskaraz hitz egiten zuela zehaztu zuen.

Asier Mesanza EH Bilduko zinegotziak, bere aldetik, salatu zuen Udalak Gabonetarako euskaraz eta gazteleraz antolatutako jardueren artean "desoreka" zegoela. Horren arabera, bi ekitaldi baino ez zeuden euskaraz, "gutxi batzuk" ele bitan, eta gainerakoak, "% 70 inguru", gaztelera hutsean. Gainera, gaztelerazko ekintza garestienak 5 euro balio zuen eta euskarazko bietako batek, berriz, 10 euro.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X