'Gutxitu' hitza Espainiako Konstituzioaren 49. artikulutik ezabatzea onartu du Senatuak
Senatuko osoko bilkurak behin betiko argi berdea eman dio "gutxitu" hitza Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluaren testutik ezabatu eta horren tokian "desgaitasuna duen pertsona" kontzeptua txertatzeko. Gaurko saioan, 254 senatarik alde bozkatu dute eta Voxeko hiru senatariek, ostera, aurka.
Goi ganberak Diputatuen Kongresutik zetorren ekimenaren testuan aldaketarik egin ez duenez, ez da behe ganberara itzuli beharko behin betiko berresteko. Gauzak horrela, aldaketa Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu orduko sartu da indarrean.
Desgaitasunaren inguruko erakundeek Konstituzioaren erreforma aho batez egitea eskatu zuten, baina aurreratu bezala, Voxek aurka bozkatu du.
Espainiako Konstituzioan egin den lehendabiziko erreforma soziala da. 2018an Espainiako Konstituzioaren 49. artikulua aldatzeko lehen saiakera egin zen eta orduan Kongresuan ordezkaritza zuten alderdi guztiek babestu zuten, baina hauteskunde deialdiak eragotzi zuen tramitazioak aurrera egitea. Hurrengo legegintzaldian gaiari heldu zioten berriro, baina ez zen aldaketa gauzatzeko ez girorik eta ezta denborarik ere egon.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"