Etxanobe: "Guggenheim Urdaibai proiektua bideragarria den edo ez jakiteko, lan asko dago aurretik"
Guggenheim Urdaibai museoaren proiektuaren inguruan orain arte egindako lanen berri eman du Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak Batzar Nagusietan. Proiektuaren xehetasunak zeintzuk diren azaldu eta hemendik aurrera eman beharreko pausoak azaldu ditu. Esan duenez, "proiektua bideragarria den edo ez" jakiteko "lan asko dago oraindik egiteko". Hori bai, argi utzi du Aldundiak ez duela bere jarrera aldatu gai honen inguruan.
Elkarrekin Podemos taldeak eskatuta eman ditu azalpenak Iraskunde, Gobernamentu On eta Gardentasunerako Batzordean. Adierazi du "proiektuaren bideragarritasuna ziurtatzeko jarduerak identifikatzen" ari dela Aldundia, proiektuak "ingurumenean eta Busturialdea biziberritzean eragin positiboa izan dezan".
Berretsi du "proiektua garatzeko estrategia" ez dela aldatu: "Ingurumena, kultura-jarduera, jarduera ekonomikoa, hirigintza eta mugikortasuna hobetuko dituen proiektua definitzea eta gauzatzea. Busturialdeko bizi-kalitatea eta bizitzeko aukerak hobetuko dituena. Ingurumena ahalik eta gehien errespetatuz eta eskualde honen beharrak eta aukerak kontuan hartuz. Hori izan da, da eta izango da estrategia".
Proiektuari buruzko azken erabakia Guggenheim Patronatuari dagokiola ere nabarmendu du, eta prest azaldu da eman diren eta emango diren urrats guztiak herritarrekin partekatzeko.
Bere hitzaldian, egitasmoan aurreikuten diren bi eraikinak nolakoak izango diren azaldu du. Batetik, Daliako fabrika zaharrean egin asmo dutena: 5.009 metro karratu baino gehiagoko azalera hartuko luke, eta bertan, bisitariei arreta emateko espazioa, bulegoak, auditorioa edo profesionalentzako eremu bat eraikiko lirateke. Bestetik, Muruetako ontziolen egungo lursailetan egitea aurreikusten dena; 7.400 metro koadroko azalera hartuko luke horrek.
Azalpenen ostean, oposizioko taldeek eskualdea biziberrituko duen plan baten beharra azpimarratu dute, baina oso kritiko agertu dira Guggenheim eraikitzeko proiektuarekin.
Aldiz, EAJko eta PSE-EEko ordezkariek Etxanoberen azalpenak babestu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.