Martxoaren 3ko biktimak oroitu dituzte milaka lagunek Gasteizen, sarraskitik 48 urte bete diren egunean
Milaka lagun atera dira gaur Gasteizen kalera, 1976ko martxoaren 3an Poliziak tiroz hil zituen bost langileen omenez. Manifestazioan istiluak izan dira, karga, zauritu eta atxilotu eta guzti, eta horrek lausotu egin du gaurko omenaldi-eguna.
Duela 48 urte, 1976ko martxoaren 3an, Poliziak bost langile hil zituen Gasteizen. Egun hartan, greban hilabeteak zeramatzaten hiriko hainbat enpresatako milaka langilek batzarra egin zuten San Frantzisko elizan, eta Poliziak tiroka disolbatu zituen. Elizara sartu eta tiroka hasi ziren, eta bost langile hil zituzten: Pedro Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda.
Aurten, urtero bezala, omenaldia eginez gogoratu dituzte hildakoak. Igande goizetik, hainbat politikarik eta dozenaka herritarrek hartu dute parte biktimen omenez jarritako monolitoan egiten den lore-eskaintzan.
Idoia Mendia lehendakariordeak (PSE-EE) gogorarazi duenez, "beren lan-eskubideak modu baketsuan defendatzen" ari zirenean hil zituzten langileak martxoaren 3 hartan.
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuaren hitzetan, "egia eta memoria demokratikoa dira gaur egun biktimen aitortzarik onena". Melgosak, EAJren Arabako bigarren hautagaiak, Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioaren sorrera nabarmendu du borondate politikoa beti irmoa izan dela erakusteko.
1:38
Halaber, EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu, Sumar eta PPko ordezkariek, Gazte Antikapitalisten Blokeak eta sindikatuek ere hartu dute parte omenaldian, bakoitzak bere aldetik.
Imanol Pradales EAJren lehendakarigaia ekitaldian izan da, baina Jose Antonio Suso Arabako EAJren presidenteak hitz egin du. "Goiz gogorra" dela esan du, eta gogora ekarri du duela bost hilabete onartu zela Eusko Legebiltzarrean frankismoaren biktimentzako Memoria Demokratikoaren Legea. Lege horrek hiru "oinarrizko printzipio" dituela nabarmendu du; "egia, justizia eta erreparazioa", alegia.
Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak "memoria, egia eta justizia" aldarrikatu ditu. "Hura ukatu nahi izan dutenei planto egiten dien egia, giltzapeko artxiboetan ezkutatu duten egia, eta biktimek kanpoan, Argentinan, bilatu behar izan duten justizia".
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak nabarmendu duenez, martxoaren 3ko biktimei esker, "ez isiltzea erabaki zutelako, gaur egun eskubide gehiago dituen Euskadin bizi gara".
Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiaren hitzetan, Gasteizek "ez ditu ahazten" 1976an hildako langileak, "gaur egun baldintza duin hobeagoen alde borrokatzen ari diren dozenaka langileak ahazten ez dituen bezala".
Halaber, Maider Etxebarria Gasteizko alkateak (PSE-EE), Ainhoa Domaica PPko zinegotzi eta Legebiltzarrerako hautagaiak, Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideak eta Loli Garcia Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak ere oroitu dituzte langileak.
Elkarteak pozik hartu ditu erakundeen aurrerapenak
Manifestazioaren aurretik, biktimak omentzeko ohiko ekitaldia egin da elizaren ondoan eraikitako monolitoan. Martxoak 3 biktimen elkarteko Nerea Martinezek adierazpen bat irakurri du, eta "instituzioen ahanzturaren aurkako urteetako borrokari esker" hilketen memoria "oso bizirik" dagoela nabarmendu du.
Martxoak 3 elkartearen ordezkariaren arabera, "azkenean erakundeak martxoaren 3ra iritsi direla dirudi", joan den hilean biktimak gogoratuko dituen Oroimenezko Zentroa sortzeko fundazioa eratu ostean.
Istiluak manifestazioan
Ondoren, martxa hasi da, Martxoak 3 biktimen elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deituta, 'Atzo eta gaur borrokan, etorkizun justu baterantz' lelopean. Atzean, bigarren pankarta batean, hildako bost langileen argazkiak eta "Justizia" hitza ikus zitezkeen.
Milaka lagun bildu dira protestara, eta martxa normaltasunez hasi da 12:30ean, martxoaren 3ko gertakariak jazo ziren Zaramaga auzotik. Ordu erdi geroago, baina, El Corte Ingles merkataritza-gunearen aurretik igarotzean, manifestarietako batzuek bengalak eta pintura gorria bota dituzte horren fatxadaren kontra.
Tentsioak gora egin du, eta istiluen aurkako ertzainak oldartu egin zaizkie manifestariei, eta horiek harriak jaurtiz erantzun diete agenteei. Zenbait zauritu izan dira, eta gutxienez lau pertsona atxilotu dituzte.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, zazpi agente zauritu dira istiluetan. Manifestazioaren deitzaileek, berriz, "hamarnaka zauritu eragin dituen Ertzaintzaren karga guztiz basatia" salatu dute. Besteak beste, Ertzaintzaren furgoneta bat gazte baten gainetik igaro dela esan dute, eta zaurituetako batek konortea galdu duela.
"Ertzaintzako arduradunei eskatzen diegu utz diezagutela martxoaren 3a gogoratzen eta gure aldarrikapenak egiten haien erasoak jasan gabe. Gure elkartasuna helarazi nahi diegu zauritutako persona guztiei ere" esanez amaitu dute komunikabideetara igorritako oharra.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.