ELKARRETARATZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako 122 alkatek autogobernua aldarrikatu dute, trafiko eskumenaren baliogabetzearen aurrean

Nafarroako 122 udalerritako tokiko agintari gorenek azpimarratu dutenez, Foru Erkidegoaren eskumen historikoak "ezin dira nafarren borondate politiko demokratikotik kanpoko tresnen menpe egon, ezta dinamika birzentralizatzaileei erantzun ere".
nafarroa-defendatu
18:00 - 20:00
Nafarroako alkateek elkarretaratzea egin dute trafiko eskumenaren eskualdatzea atzera bota izana salatzeko

Nafarroako 122 udalerritako alkateek elkarretaratzea egin dute larunbat arratsaldean Iruñean, trafiko eskumena Espainiako Gobernutik Nafarroakora eskualdatu zuen dekretua Auzitegi Gorenak bertan behera utzi izana salatzeko.

Geroa Baiko eta EH Bilduko parlamentariak ere izan dira "Nafarroa defendatu" lelopean egindako elkarretaratzean, Uxue Barkos eta Adolfo Araiz bozeramaileak buru.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Ana Ollo Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilaria, Jose Mari Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea.

Foruen Monumentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, Antsoain, Altsasu, Burlata, Donamaria, Erronkari, Erriberri, Azkoien, Puiu, Torres del Rio, Zirauki eta Zizur Nagusiko alkateek bultzatu eta gainerako alkateek babestu duten manifestua irakurri dute.

Manifestuan nabarmentzen dutenez, Auzitegi Gorenaren epaiak "garrantzi politiko handia" du, eta alkateek gogor gaitzetsi dute, "Nafarroaren borondate politikoaren, bere erakundeen, foruen eta autogobernuaren aurkako erasoa" delako.

Horien esanetan, Nafarroaren eskumen historikoak "ezin dira nafarren borondate politiko demokratikotik kanpoko tresnen menpe egon, ezta dinamika birzentralizatzaileei erantzun ere".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X