Euskara Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UPNko bi afiliatuk zuzenketak aurkeztu dizkiote estatutu proposamenari alderdiaren izena euskaratzeko

UPNk euskararekiko sentiberatasun handiagoa izan beharko lukeela uste dute bi afiliatuek, boto sozialista eta euskaltzalea erakartzeko, baina arazo bat aurkitu dute bidean. 'Union' 'Batasuna' bezala euskaratzen da, eta badirudi alderdi erregionalistak ez duela izenean hitz hori eduki nahi.
Artxiboko argazkia: UPN
Artxiboko argazkia: UPN

UPNko bi afiliatuk zuzenketak aurkeztu dizkiote estatutu proposamenari alderdiaren izena euskaratzeko, itzultzeko.

Alderdiak euskararekiko sentiberatasun handiagoa izan beharko lukeela uste dute, boto sozialista eta euskaltzalea erakartzeko, baina arazo bat aurkitu dute bidean. 'Union' 'Batasuna' bezala euskaratzen da, eta badirudi alderdi erregionalistak ez duela izenean hitz hori eduki nahi, beraz, alternatibak bilatzeari ekin diote.

Union del Pueblo Navarro (UPN) alderdiaren itzulpen posible bat Nafarroako Herriaren Batasuna (NHB) litzateke. 'Union' hitza horrela itzuli ohi da, Europar Batasuna, adibidez, baina, esan bezala, "batasuna" hitza eta NHB siglak ez dituzte alderdi erregionalistan begi onez ikusten.

Egoera ikusita, eta euskararen itzulpenak boto sozialista eta euskaltzalea erakar dezakeela sinetsita, UPNko bi afiliatuk hainbat aukera proposatu dituzte. Zentzu horretan, Lizarrako afiliatu baten proposamena Nafar Herriaren Batzea da, sigletan ez luke aldaketarik suposatuko: NHB.

Andosillako beste afiliatu batek aukera gehiago bota ditu, oraindik euskara aditu batek zuzendu ez dituela zehaztuta: Elkarrekin Nafarroaren Herrikora eta Navarrako Herriarentzat Elkarrekin. Oraingoz proposamenak baino ez dira, baina izenarekin bat etorriko den logoa sortzea ere proposatu da.

Javier Esparza UPNko presidenteak eta Cristina Ibarrola alderdia zuzentzeko hautagaiak ez dute iritzirik eman nahi izan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pau Blasi legebiltzarkide sozialistak “pazientzia” izateko eskatu dio lehendakariari eskumenen negoziazioan

Pau Blasi PSE-EEko legebiltzarkideak jarrerak lasaitzeko eskatu dio Pradalesi, lehendakariak joan den astean salatu ondotik Espainiako Gobernuak transferentzien inguruko akordioa ez betetzea "errespetu falta onartezina" dela. Testuinguru horretan, Blasik azpimarratu du "hitz potolorik gabe" aritu behar dela eskumenen negoziazioa behar bezala bideratzeko.

SEVILLA,05/07/2026.- El líder del PP-A, Juanma Moreno, pronuncia la fórmula de juramento de su cargo para tomar posesión por tercera vez como presidente de la Junta en el Palacio de San Telmo, sede de la Presidencia de la comunidad, este domingo, en Sevilla. EFE/Julio Muñoz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juanma Morenok Andaluziako presidente kargua hartu du hirugarrenez

Juanma Moreno Andaluziako Alderdi Popularreko buruak hirugarrenez hartu du Juntako presidente kargua. San Telmo Jauregian egin da ekitaldia eta bertan izan da Manuel Gavira presidenteordea, Voxen Andaluziako burua. Karguaren zina egin ostean Andaluziako presidentea "harro" agertu da. Aipamena egin die Andaluzian jaio zirenei eta baita "gaur egun kanpotik etorri eta berea den lurrarekin konpromisoa hartu dutenei" ere. Voxekin koalizioan abiatu duen legealdia "emankorra" eta "luzea" izatea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X