Peio Dufau (EH Bai): "Tokiko biztanleek alternatiba gisa kokatzen dute Fronte Popular Berria"
Peio Dufau (EH Bai), Fronte Popular Berriaren hautagaia seigarren barrutian, kezkatuta agertu da Frantziako hauteskundeetako lehen itzuliak utzitako emaitzekin, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan astelehen honetan egindako elkarrizketan. Eskuin muturraren gorakadaren aurrean, tokiko biztanleek Fronte Popular Berria "alternatiba gisa" kokatzen dutela nabarmendu du Dufauk.
"Egoera nahasi honetan zaila zen aurreikustea zer gertatu zitekeen igandean, baina esperotako emaitzak lortu ditugu. Tokiko biztanleek alternatiba gisa kokatzen gaituzte", nabarmendu du. Ildo horretatik, bigarren itzulian zer gertatuko den jakiteko "itxaron behar" dela esan du, baina herritar askok "Parisera begira" bozkatu dutela ohartarazi du.
Eskuin muturrari aurre egiteko "lanean jarraitzeko prest" agertu da Dufau, bere arabera, ardura denena baita. Hala, Christian Devez (MoDem) Macronen gehiengoko hautagaia mantentzen bada, ultraeskuinari boterea eskuratzen laguntzeko arriskua dagoela gaineratu du.
"Badakigu zer arrisku dakarren eskuin muturrak gizartearen baloreentzat. Ikusi beharko dugu zer gertatzen den bigarren itzulian, ardura hartu behar dugu guztiok", azpimarratu du Dufauk.
Seigarren Barrutia
Biarritz ekialdea, Biarritz mendebaldea, Ezpeleta, Hendaia, Donibane Lohizune eta Uztaritze barne hartzen dituen barrutian Peio Dufauk jaso ditu boto gehien, bozen % 29,4rekin. Antzeko emaitzak lortu ditu Christian Deveze, Macronen gehiengoko hautagaiak (%26,9). Eskuin muturreko hautagaia Victor Lastecoueres hirugarren izan da, bozen %25,3rekin. Bigarren itzulian, beraz, hiru hautagai horien arteko lehia izango da hautesbarruti horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurrekontuak onartu ezean, hauteskundeak deitzea eskatu dio EAJk Sanchezi
Jeltzaleek gehiengo parlamentarioa galdu izana leporatu diote Gobernuari, eta Sanchezek esan du alderdiekin negoziatuko duela kontuak aurrera ateratzeko.
Bizimodu duina bermatzeko politikei buruzko eztabaida monografikoa Legebiltzarrean
EH Bilduko Pello Otxandianok zerga eta etxebizitza erreforma proposatu du, Hernandezek (Sumar) gehien dutenek gehiago ordaintzea eskatu du eta Martinezek (Vox) "etxekoentzako" baliabideak lehenestea.
Gizon bat atxilotu dute Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari egindako erasoarekin lotura duelakoan
Joan den ekainaren 9an, Iruñeko alkate ohia iraindu eta kolpatu zuten Estafeta kalean, baina ez zen zauritu. Mayak gertakaria salatu egin zuen, eta ustezko egilea atxilotu dute orain, segurtasun-kamerak aztertu ondotik.
Zapaterok ukatu egin du Auzitegi Nazionalean Plus Ultraren alde eraginik baliatu izana
Espainiako Gobernuko presidente ohiak Plus Ultra auziagatik deklaratu behar zuen hasieran, baina azkenean bulegoan atzeman dizkioten bitxiengatik ere deklaratu behar du.
Albiste izango dira: Zapateroren deklarazioa Auzitegi Nazionalean, lehendakariari elkarrizketa eta Azkena Rock jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du etxebizitzaren arazoa ezin dela "egun batetik bestera" konpondu, eta uste du legealdiaren bigarren erdian ereindakoaren lehendabiziko fruituak jasoko direla.
Lehendakaria: "Sanchezek orain arte eman ez dituen azalpenak eman beharko ditu, gardentasunez"
Euskal Telebistan elkarrizketa egin du Imanol Pradales lehendariak, agintaldiaren erdira iritsi denean. Espainiako gobernuburuak "zentzua eman" behar dio legealdiaren azken txanpari, adibidez, transferentzien negoziazioan. Horri dagokionez, aurreratu du Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astelehenean, ekainaren 22an, bilduko dela.
Lehendakaria: "Aukera eman behar zaie Enplegu Legearen inguruan zabalik dauden negoziazioei"
Imanol Pradales lehendakariak "itxasopentsu" ikusten du enplegu publikoan euskara eskakizunak arautuko dituen legea adosteko EAJren eta EH Bilduren arteko negoziazioa. Ekainaren 25ean egingo da gaiaren inguruko bozketa Eusko Legebiltzarrean.
Kongresuko Mahaiak ez ditu onartu hauteskundeak aurreratzea eskatzen zuten Juntsen eta PPren zuzenketak
Bilera telematiko batean, Mahaiaren gehiengoa (PSOE eta Sumar) osatzen duten alderdiek argudiatu dute eskumen hori Gobernuko buruarena dela esklusiboki, eta ez botere legegilearena.
Zapaterok bitxiengatik ere deklaratuko du asteazken honetan, Calama epaileak atzeratzea ukatu ostean
Espainiako gobernuburu ohiaren defentsak atzerapena eskatu zion Calama epaileari, gutxienez 1,3 milioi euroko balioa duten bitxien jatorriari buruzko dokumentazioa biltzeko denbora gehiago edukitzeko. Ferrazko bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik kontrabando eta zerga delituak leporatu dizkio.