TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Pradales-Otxandiano bilera, Trumpen kontrako atentatua eta sanferminen balantzea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
imanol pradales pello otxandiano efe
Pradales eta Otxandiano, Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pradales-Otxandiano bilera:Imanol Pradales lehendakariak Legebiltzarreko alderdien bilera-sortarekin jarraituko du astelehen honetan, eta Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea hartuko du Ajuria Enean 09:30ean. Autogobernua eta Estatuarekiko harremana izango dituzte, aurreikuspenen arabera, hizpide nagusi.

- Trumpen kontrako atentatua: 48 ordu eskas igaro dira Donald Trump AEBko presidente ohia hiltzen saiatu zirenetik, eta astelehen honetan milioiduna denon ahotan egongo da berriro errepublikanoen hautagai izendatuko duen batzarra hasiko baita Milwaukeen (Wisconsin). Atentatu saiakera tarteko, segurtasun neurriak areagotu dituzte Errepublikanoen Konbentzio Nazionalerako. 

- Sanferminen balorazioa: Bart "Gaixoa ni" abestuta bukatu dira Iruñean aurtengo San Fermin jaiak. Bestondoa gaindituta, festen balorazioa egingo dute eguerdian Joseba Asiron alkateak, Maider Beloki Kultura zinegotziak eta Endika Alonso Segurtasunekoak. Asironek berak aurreratu duenez, "bizikidetzaren" sanferminak izan dira aurtengoak, "parte hartze datu positiboak" izan dituzte, eta "izaera herrikoia" berreskuratu da. Ifrentzuan, intentsitate handiko sei sexu eraso izan dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Senideen elkarretaratzea Valentziako Generalitataren aurrean, Mazonek dimisioa eman dezakeela zabaldu denean

2024ko urriaren 29an hildakoen senideek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Valentziako Generalitateko Jauregiaren atarian, Carlos Mazon presidentearen dimisioa eskatzeko berriz ere, "365 egun beranduago iritsiko dena", salatu dute.  Compromiseko kideek eta jarraitzaileek ere 'Mazon dimissio' zioen pankarta handi bat zabaldu dute toki horretan bertan.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X