Urte politiko berria hasi du Jaurlaritzak, lehendakariaren itun etikoa ardatz hartuta
Udako oporraldiari amaiera eman, eta urte politiko berriari ekin dio gaur, osteguna, Eusko Jaurlaritzak. Betiko moduan, Gobernu Kontseilu berezi batekin hasi du jarduna: abuztuaren amaieran Donostiako Miramar jauregian egin ohi dena (10:30ean hasi da). Gauzak horrela, agenda publikoari heldu dio berriro EAJ-PSE-EE koalizio gobernuak.
Imanol Pradales buru dutela, batzarrean dira Jaurlaritza osatzen duten 15 sailburuak. 11:30ean prentsa aurrera aterako da lehendakaria bera, adostutakoen berri ematera. Pradalesen agerraldia zuzen-zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek.
Lehendakaritzako iturriek aurreratu dutenez, Pradalesek gainerako alderdiekin adostu asmo dituen "herri itunak" izango dituzte hizpide bileran. Horien artean daude politikagintzan aritzeko itun etikoa eta Osakidetzaren egoera hobetzeko akordioa.
Aurrekoaren inguruan, lehendakariak esana du kezkatuta dagoela Espainiako politikagintzan nagusi den liskar giroarekin, baita "elkarbizitzari eta denon eskubideei mehatxu" egiten dion ultraeskuinaren gorakadarekin ere. Horren aurrean, Euskadin lege den "giro ona" bermatu nahiko luke Pradalesek.
Hori horrela, gutxieneko joko arau batzuk adosteko deia egingo die alderdiei, jardun politikoari "muga etikoak" ezarrita. Aurkari politikoa edozein dela ere, horren iritziak eta jarrerak errespetatu behar direlakoan, horren aldeko konpromisoa galdegingo die itunaren sinatzaileei.
Lehendakariak uztailean, banakako bileran sortan, aurreratu zien egitasmoa talde parlamentarioei. Dena dela, proposamena Eusko Legebiltzarrera eramateko asmoa du Pradalesek.
Urte politiko berrirako beste konpromiso handia Osakidetzaren egoera hobetzea da eta, horretarako, irailaren 5ean bilduko da osasun itunerako mahaia. Batzarra Alberto Martinez Osasun sailburuak deitu du.
"Familia-argazkia" eta Pradalesen bilera osteko agerraldia
Betiko legez, protokolozko ekitaldia gobernu berriaren eta lurraldeko ordezkarien familia argazkiarekin hasi dute. Miramar jauregiaren kanpoaldean izan ohi da, baina ekaitzak tarteko —EAE prezipitazio handiengatik abisu horipean dago— barrualdean egin dute irudi-hartzea.
11:30ean, Imanol Pradales lehendakaria kazetarien aurrera irtengo da bileran landutakoak azaltzera. eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Pradalesen prentsaurrekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.