EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Foru Aldundiek egindako lanari 6,2ko puntuazioa eman diote EAEko biztanleek

Lurraldeka, Bizkaia da notarik onena lortu duen Aldundia, 6,35. Atzetik, Gipuzkoa (5,95) eta Araba (5,90) daude.
EITB FOCUS
EITB FOCUS

EITB Focusek EAEko Foru Aldundiek egiten duten lanari buruz galdetu die euskal herritarrei. Batez beste, erakundeek 6,2ko nota lortu dute, eta inkestan hamar pertsonatik zortzik 5etik gorako puntuazioa eman diete Aldundiei. 

Lurraldeka, Bizkaia da nota onena lortu duen Aldundia, 6,35. Atzetik, Gipuzkoa (5,95) eta Araba (5,90).

EAEko alderdi guztietako boto-emaileek, batez beste, foru erakundeek egiten duten lanari aprobatua eman diote. EAJren boto-emaileek (7,08), PPkoek (6,51) eta PSE-EEkoek (6,16) eman dituzte baloraziorik altuenak. 

Bestalde, euren diputatu nagusia ezagutzen duten ala ez galdetu diete herritarrei.

Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezen kasuan, arabarren % 65,8k dio ezagutzen duela. Gipuzkoarren % 57,6k erantzun du Eider Mendoza diputatu nagusia ezagutzen duela. Azkenik, Elixabete Etxanobek, Bizkaiko ahaldun nagusiak, lortu du daturik txarrena, % 45,1eko ezagutza, hain zuzen ere.

Azkenik, diputatu nagusiei jarritako notari erreparatuta, Eider Mendozak eta Elixabete Etxanobek 6,4ko puntuazioa eskuratu dute. Ramiro Gonzalezek, atzetik, 5,9 puntu jaso ditu. 

Metodologia

Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 1.600 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (400 lurralde historiko bakoitzean eta 400 foru erkidegoan).

Galdeketak irailaren 19tik 27ra bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X