Aizpurua: "Kongresuan gehiengo alternatiboa osatzeko urratsak ematen ari da eskuina"
Espainiako Diputatuen Kongresuan eskuineko gehiengo alternatibo bat eraikitzeko "pausoak" ikusten ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak, eta horren erakusle joan den astean enpresa energetikoen zerga berezia kentzeko EAJk, Juntsek, PPk eta Voxek bat egin izana jarri du. Uste du "oso arriskutsua" eta "arduragabekeria handia" dela gertatutakoa.
"Plenoaren ondoren PP eta Vox txaloka ikusteak" zer pentsatua eman ziola azpimarratu du. "Gehiengo alternatiboa ospatzen ari ziren. Prestatzen ari dira, eta gehiengo hori ez da Euskal Herriak behar duena", esan du. Ez du uste Juntsek eta EAJek jarrera aldatu dutenik, baina "lehen pausoak" izan daitezkeela iritzi dio. "Ikusi duguna da zerga energetikoaren inguruan EAJ, Junts, PP eta Vox nola alineatu diren. Ardatz hori martxan jarri da eta izan daiteke bide baten lehen pausoa".
Energia konpainien gaineko zerga bereziaren harira, Aizpuruak berretsi du "EH Bilduren helburua ere badela tasa hori zerga bihurtzea eta hemengo erakundeek biltzea", baina gogora ekarri du oraingoz ezin dela. Gaia lantzen ari direla esan ondotik, salatu du "ez dela arrazoizkoa zerga mantentzea", enpresa horiek euren irabaziak "bikoitzen eta hirukoizten" ari direla kontuan izanda. Interes "alderdikoiak" ikusten ditu atzean.
Bestalde, Espainiako Gobernuaren eta PSOEren kideen aurka zabalik dauden auzibideei buruz galdetuta, EH Bilduren diputatuak aitortu du "oso zaila" dela "anabasa" honetan, "prozedura guztiak" jarraitzea. Bere hitzetan, "bistakoa" da "estrategia bat" dagoela Espainiako Gobernu kontra eta "froga garbirik" ez dela erakusten. Nolanahi ere, azaldu du guztia "adi" jarraituko dutela, eta "ustelkeria kasurik balego", koalizioak bere jarrera berraztertuko lukeela. "Oraingoz, ez dago zantzurik hori hala dela esateko. Gobernu hau mantentzea ardura politiko ariketa bat da".
Azkenik, legealdi honetan EAEn autogobernua berritzeko aukera garbia ikusten du, eta zentzu horretan, Eusko Legebiltzarrean alderdi subiranistek duten gehiengoa aprobetxatu behar dela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.