TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Athletic-Erroma eta Man United-Reala, ordenagailu kuantikoa Donostian eta AEB-Errusia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
San Mames, hesituta, Athleticek eta Erromak jokatuko duten Europa Ligako partidaren atarian
San Mames, hesituta, Athleticek eta Erromak jokatuko duten Europa Ligako partidaren atarian. EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Athletic vs Erroma eta Manchester United vs Reala: Athleticek eta Realak Europa Ligako final zortzirenetako kanporaketako itzulerako partidak jokatuko dituzte ostegun honetan. Zelairatzen lehena Bilboko taldea izango da, 18:45ean hasiko baita Erromaren kontrako norgehiagoka, Reale Arenan. Txuri-urdinek, berriz, Manchesterren jokatuko dute, Manchester United taldearen aurka, 21:00etatik aurrera.

- Ordenagailu kuantikoa Donostian: Imanol Pradales lehendakariak IBM bisitatuko du New Yorken, eta multinazionalak Donostian jarriko duen ordenagailu kuantikoaren inguruko xehetasunak emango dituzte.

- AEB - Errusia bilera: Errusiak oraindik ez du onartu Ukrainarako 30 eguneko su-etena. Negoziatzaile estatubatuarrak dagoeneko Errusiara bidean dira eta datozen orduotan Kremlineko ordezkariekin elkartuko dira, Putinen baietza lortzeko asmoz. Errusiak informazio osoa jaso nahi du Estatu Batuek eta Ukrainak Saudi Arabian egindako bileraz.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X