Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua onartzea erraztuko du

Azaroaren hasieran onartutako araudian aldaketa batzuk egitea lortu du koalizioak. Rocio Vitero bozeramaileak azaldu duenez, akordioarekin bere talde politikoak epe malguagoak eta oinezkoentzako eremua abiatzeko konpromisoak erdietsi ditu.
Emisio Gutxiko Eremua_gasteiz
Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua. Irudia: EITB

EH Bilduk akordioa itxi du Gasteizko Udal Gobernuarekin, Emisio Gutxiko Eremuari buruzko araudia aurrera ateratzea ahalbidetuko duena.

Udal Gobernuak azaroaren hasieran onartutako ordenantzan egindako aldaketak asteartean azaldu ondoren, horien aurrean beste batzuk azaldu zituen EH Bilduk, araudiaren "hasierako esentzia berreskuratzeko".

EH Bilduk aurkeztutako aldaketak ordenantzan agertuko dira, eta, horiei esker, alde batetik, urtebeteko epean oinezkoentzako eremua martxan jartzeko konpromisoa berreskuratu dute.

Gainera, errentagatiko salbuespenak gainerako salbuespenak bezala tratatzea (errenta urtero justifikatzeko betebeharra kenduta), salbuespen hori urtebetetik bi urtera luzatzea eta, azkenik, seinaleak euskaraz zein gaztelaniaz jarriko direla adierazten duen puntua sartzea.

Rocio Vitero Gasteizko EH Bilduren bozeramaileak adierazi duenez, akordioarekin bere talde politikoak lortu du Emisio Gutxiko Eremuak eragin positiboa izatea bertako bizilagunentzat, epe malguagoak eta oinezkoentzako eremua abiatzeko konpromisoa erdietsi baitute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arana zentroak 200 plaza izango ditu gehienez, eta gasteiztarrekin partekatuko ditu instalazioak

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak iragarri duenez, Ministerioak Udalak proposatutako hainbat hobekuntza-neurri onartu ditu, eta, horri esker, "Arana zentroa hiriaren errealitatera eta beharretara egokitu ahal izango da, eta, aldi berean, errefuxiatuei arreta hobea ematen zaiela bermatuko da". Erabakia ez dute ondo hartu ez Sumarrek ez EH Bilduk. EAJk, bere aldetik, bereari eutsi dio, eta zentroaren eredua bera dela eta ez zaiola gustatzen berretsi du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X