Eusko Legebiltzarrak prebentzio neurriak eskatu ditu diskoteketako atezainen jarrera oldarkorrak saihesteko
Eusko Legebiltzarraren gehiengo zabal batek, EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta Sumarren aldeko botoekin, eskaera egin dio Eusko Jaurlaritzari gaueko aisialdiko segurtasun pribatua arautzen duen legedia azter eta molda dezan, atezainek dituzten "jarrera oldarkorrak" saiheste aldera.
Lau taldeek zuzenketa adostu dute gaurko osoko bilkuran, EH Bilduk proposatutako eztabaidaren harira. Hitzartutako testuan prebentzioa "indartzeko" deia egin dute dantzalekuetako atezainek "jarrera biolento edo diskriminatzailea" izan ez dezaten.
Eztabaidaren bezperan, gai honekin lotura zuzena duen gutuna jaso dute legebiltzarkideek. Kerman gaztearen familiak idatzi die, euren kasua kontatuz. 31 urteko gizonezkoa otsailean hil zen Mitika dantzalekuaren atarian, bertako atezainak emandako kolpea zela kausa.
Kermanen familiak eurei jazotakoa berriro ez gertatzeko "tresna egokiak" bideratzeko eskatu die legebiltzarkideei. Gaztearen gurasoek salatu dutenez, "atezainak erail zien" semea, eta auzi horretan "erakundeen zabarkeriak" eragin zuzena izan zuen. Izan ere, azaldu dute hainbat txosten polizialek jasoa zutela diskoteka horretako atezainen "jarrera erasokorra", eta, halere, jardunean jarraitzen zutela.
Adostutako zuzenketak Eusko Jaurlaritzak hainbat neurri hartzea ekarriko dio. Batetik, jarrai dezala Ertzaintzaren Herritarren Babeserako, Segurtasun Pribaturako eta Joko eta Ikuskizunen unitateen ekintza plana egiten eta osatzen. "Hartara, gaueko aisialdian segurtasun pribatuan aritzen direnek ere araudi hori bete beharko dute", arrazoitu dute.
Bestetik, "gaueko aisialdian delitu ekintzak prebenitzeko neurriak modu koordinatuak zehazteko" eskatu zaie Udaltzaingoari eta Ertzaintzari.
Era berean, atezainen formazio eta ebaluazioetan giza eskubideen inguruko edukiak txertatzeko deia egin dute. "Modu honetan, indarkeria matxistak, LGTBIfobikoak, arrazakeriakoak eta bestelako diskriminazioak prebenituko dituzte", erantsi dute.
Azkenik, egun indarrean dagoen araudia aztertu, eta beharrezkoa balitz, aldatzeko eskatu dute.
Eztabaidan, euren iritzia eman dute taldeek. EH Bilduk Kerman gaztearen kasua eta "arlo honetan dagoen arazo handia" salatu ditu; koalizio abertzalearen ustez, ezinbestekoa da araudia gogortzea. EAJ eta PSE-EE gobernukideak prest agertu dira araudia aldatzeko, baldin eta hobetzeko arloak atzematen badira. Izan ere, euren aburuz, Kermanen kasua "ezin da errepikatu". Sumarrek uste du atezain batzuek "aurriritziak eta botere nagusitasuna" darabiltela eta nabarmendu du araudian aldaketak egin behar direla. Azkenik, EAEko PPk uste du zuzenketa ez dela "nahikoa".
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.