TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna aztergai Europan, Israelen erasoaldia Gazan eta Getxophoto 2025

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroa, artxiboko irudi batean
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskararen ofizialtasuna aztergai Europan: Europar Batasuneko Auzi Orokorren Kontseiluan aztergai izango dute euskara, katalana eta galegoa Europako erakundeetan ofizial izan daitezen Espainiako Gobernuak egindako eskaera. Erabateko adostasuna ezinbestekoa da ekimena aurrera ateratzeko, hots, 27 herrialdek babestu behar dute. Bozketa egin aurretik, herrialde nordikoek eta baltikoek, Italiak, Frantziak eta Bulgariak erreparoak azaldu dituzte.

- Israelen erasoaldia Gazan: Israelek are gehiago gogortu ditu erasoak Gazan. Halaber, aurrekaririk gabeko beste erasoaldi bat iragarri du Israelgo Gobernuak eta Gaza hegoaldea, ia osorik ebakuatzeko agindu du. 

- Getxophoto 2025: Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak (Getxophoto) maiatzaren 29tik ekainaren 22ra egingo den 19. edizioaren programazioa aurkeztuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X