ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Isabel Rodriguez eta Denis Itxaso bilduko dira gaur, etxebizitzaren arazoa aztertzeko

Bileraren ostean, 11:30ean, adierazpenak egingo dituzte hedabideen aurrean. Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroa Nafarroako, Kataluniako, Asturiaseko eta Kanarietako ordezkariekin ere elkartuko da bilera sorta horren baitan.

Denis Itxaso consejero de Vivienda del Gobierno Vasco junto a Isabel Rodríguez ministra de Vivienda

Denis Itxaso sailburua eta Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroa, artxiboko irudi batean. Irekia

Isabel Rodriguez Espainiako Etxebizitza eta Hiri Agendako ministroa Denis Itxaso Etxebizitza sailburuarekin batzartuko da gaur goizean, 2026-2030 aldirako Etxebizitzari buruzko Estatuko Akordioaren esparruan.

Bilera amaitutakoan, 11:30ean, biek ala biek adierazpenak egingo dituzte kazetarien aurrean.

Etxebizitza ministroa Nafarroako, Kataluniako, Asturiaseko eta Kanarietako ordezkariekin ere elkartuko da autonomia erkidego batzuetako ordezkariekin abiatu duen bilera sorta horren baitan.

RNE irrati kate publikoan egindako elkarrizketan, Rodriguezek gainerako autonomia erkidegoei eskatu die erabakia berriro pentsatzeko eta etxebizitzaren arazoa konpontzeko ahaleginak areagotzeko.

Rodriguezen esanetan, zaila da Sanchezen gobernuak erkidegoei proposatutako etxebizitza alorreko akordioei ezetz esatea. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arana zentroak 200 plaza izango ditu gehienez, eta gasteiztarrekin partekatuko ditu instalazioak

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak iragarri duenez, Ministerioak Udalak proposatutako hainbat hobekuntza-neurri onartu ditu, eta, horri esker, "Arana zentroa hiriaren errealitatera eta beharretara egokitu ahal izango da, eta, aldi berean, errefuxiatuei arreta hobea ematen zaiela bermatuko da". Erabakia ez dute ondo hartu ez Sumarrek ez EH Bilduk. EAJk, bere aldetik, bereari eutsi dio, eta zentroaren eredua bera dela eta ez zaiola gustatzen berretsi du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X