Gorpuzkiak desobiratzeko kanpainaren bosgarren fasea hasi da Amorebieta-Etxanoko hilerrian
Gorpuzkiak desobiratzearen helburua Gerra Zibilean desagertutako pertsonak aurkitzea da. Orain arte, 127 lagunen gorpuzkiak atera dituzte, eta horietako lau familiei eman dizkiete dagoeneko.
Bizkargiko hobiko exhumazioa, Amorebieta-Etxano, 2020. Iturria: Gogora.
Gaur, uztailak 7, hasiko da Amorebieta-Etxanoko hilerrian, Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak bultzatutako ‘Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programa'ren bosgarren eta azken fasea. 2003an abiatutako proiektua aste honetan da bukatzekoa, eta duela urte batzuk hasitako esku-hartze prozesua itxiko da.
Lokalizazio horretan egindako kanpainetan, 127 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dira oraingoz. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak jakitera eman duenez, orain arte egindako analisien arabera, hezur-materialari zein lotutako objektuei dagokienez, herritik gertu dauden fronteetan hildako borrokalarienak dira aztarna gehienak, Bizkargikoa edo Barazarrekoa kasu, baita Zornotzako ospitale militarrean hildako zaurituenak ere. Gogora institutuak 300 hildako baino gehiago erregistratu ditu, eta litekeena da hobi horrekin lotura izatea. Orain arte, pertsona horietako lau identifikatu dituzte, eta gorpuzkiak familiek dituzte dagoeneko.
Gogorak garatu ditu hilerriko esku-hartze guztiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Biomics laborategiarekin (analisi genetikoen arduraduna) elkarlanean.
Oraindik 123 pertsona identifikatzeke daudela, Gogorak inguruan senideren bat desagertuta duten familiei Institutuarekin harremanetan jartzeko deia zabaldu du. Gorpuzkiak DNA bankuarekin eta dokumentazio historikoarekin eta artxibokoarekin alderatzea funtsezkoa baita memoria berreskuratzeko prozesu horretan aurrera egin ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.