Albiste da
TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sekretu ofizialen legea, Santos Cerdanen helegitea eta gobernu bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

MADRID, 09/07/2025.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, interviene desde la tribuna de oradores en el pleno en el Congreso de los Diputados en Madrid, este miércoles. EFE/ Zipi
Diputatuen Kongresuko osoko bilkura, artxibo-irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Sekretu ofizialak: Informazio Klasifikatuari buruzko lege proiektua onartuko du astearte honetan Ministroen Kontseiluak, eta, ondoren, Diputatuen Kongresura igorriko du, tramitazioari bide emateko. Lege proiektuak frankismo garaitik indarrean den Sekretu Ofizialen Legea ordezkatuko du. Kongresuak bere onespena emanez gero, 45 urtetik gorako isilpeko agiri guztiak automatikoki desklasifikatuko dira. Hala ere, salbuespen kasuetan 60 urtera arte luzatu ahalko da sekretua. 

Santos Cerdan: Auzitegi Gorenak gaur aztertuko du Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari izandakoaren defentsak aurkeztutako helegitea, haren behin behineko espetxealdiaren kontra. 

Gobernu bilera: Eusko Jaurlaritzak gobernu bilera egingo du gaur, eta, ondoren, Maria Ubarretxena bozeramailearekin batera prentsaurrean agertuko da Alberto Martinez Osasun sailburua ere. Agerraldia Orainen zuzenean jarraitu ahalko da, 12:00etatik aurrera. 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X