Ministroen Kontseiluak informazio klasifikatuari buruzko lege proiektua onartu du, frankismoko sekretuak argitara emateko asmoz
Informazio klasifikatuari buruzko lege proiektuak frankismo garaitik indarrean den Sekretu Ofizialen Legea ordezkatu nahi du. Espainiako Gobernuak Diputatuen Kongresura bidaliko du lege testua tramitazioa has dadin. EAJ eta EH Bildu zuhur ibili dira balorazioa egitean, baina lehen begiratuan, defendatzen dutenetik urrun dagoela iritzi diote.
Diputatuen Kongresua, osoko bilkura batean. Artxiboko argazkia: EFE
Frankismo eta trantsizio garaiko dokumentu sekretuak desklasifikatzeko lehen pausoa eman gaur Espainiako Gobernuak, informazio klasifikatuari buruzko lege proiektua onartuta. Ministroen Kontseiluak argi berdea eman dio 45 urtetik gorako agiri guztiak automatikoki desklasifikatzea aurreikusten duen lege testuari.
Orain, Diputatuen Kongresura igorriko du, tramitazioa has dadin, Felix Bolaños Justizia, Presidentzia eta Korteekin Harremanetarako ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez.
Bolañosek azaldu duenez, gaur egun indarrean dagoen Sekretu Ofizialen Legea (1968) ordezkatu asmo du informazioa klasifikatuari buruzko lege proiektuak.
Lege testuaren arabera, 45 urtetik gorako agiri guztiak automatikoki desklasifikatuko dira, hau da, 1981. urtearen aurrekoak, trantsizioa eta frankismoa barne. Baina, sekretua beste 15 urtez luzatzeko aukera aurreikusten da.
Giza eskubideen urraketa larriei eta gizateriaren aurkako krimen kasuei lotutako informazioa, aldiz, ezingo da sekretuan gorde, lege testuaren arabera.
Epe ezberdinak kategoria ezberdinetarako
Informazio klasifikatua lau kategoriatan banatuko da: goi mailako sekretuak, sekretuak, konfidentzialak eta mugatuak. Ministroak azaldu duenez, goi mailako sekretuak direnak, 45 urtera desklasifikatu beharko dira, baina beste 15 urtez luzatu ahal izango da epea; beraz, 60 urtez isilpean izateko aukera izango da.
Sekretu gisa izendatu direnak, 35 urtera desklasifikatu ahal izango dira, baina beste 10 urtez luzatu ahal izango da epea. Konfidentzialen epea 7 eta 9 urte artekoa izango da eta mugatuena 4 edo 5 urtekoa. Azken bi hauen kasuan, luzatzeko aukerareik gabe.
Bestalde, legeak 30.000 eta 2,5 milioi euro arteko isunak aurreikusten ditu informazio sekretua zabaltzeagatik.
Euskal alderdiak, zuhur
Eusko Jaurlaritzak "albiste positibotzat" jo du legearen tramitazioa martxan jarri izanan. Maria Ubarretxena bozeramailearen hitzetan "oraindik ibilbidearen hasieran" dago eta "ikusi egin beharko da" noraino iristen den, baina "ibilbideak emaitza positiboak emango dituela" espero du.
Sanchezen legegintzaldia babestu zuten euskal alderdi politikoak zuhur ibili dira lege proiektuaren balorazioa egiterakoan. Bai EAJk bai EH Bilduk testua ongi aztertu behar dutela esan dute, behin betiko iritzia eman aurretik.
Alabaina, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen aburuz, "aurreko legegintzaldian aurkeztu zen proposamenaren oso antzekoa denaren itxura du. Kasu hartan ez zitzaigun nahikoa iruditu, epeak luzeegiak zirelako".
EAJko bozeramaile Maribel Vaquerok, berriz, positiboki baloratu du "proposamena Kongresura iristea eta guztion artean eztabaidatu ahal izatea". Hala ere, testuaren lehen irakurketaren ondoren, bere alderdiak espero duenetik "urrun dagoela oraindik" iruditu zaio. Bere taldeak proposamenak egingo dituela eta zuzenketak aurkeztuko dituela aurreratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.