Albiste izango dira: Sanchez Koldo auziko ikerketa batzordean, Miren Arzalluzi elkarrizketa ETBn eta Gipuzkoako aurrekontu proiektua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanchez Koldo auziko ikerketa batzordean: Pedro Sanchez Espainiako gobernu presidenteak PSOEn ez dagoela legez kanpoko finantzaketarik defendatuko du gaur Koldo auziaren Senatuko ikerketa batzordean. Agerraldia 09:00etan hasiko da.
- Miren Arzalluzi elkarrizketa ETBn: Arantza Ruizek Miren Arzalluz Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria elkarrizketatuko du ETB2ko "12 minutos" saioan. Museoaren norabideaz eta erronkez arituko da berarekin. Elkarrizketa osoa ostegun honetan izango da ikusgai, 21:35ean, "Teleberri" albistegia amaitzean, eta ondoren EITB Nahieran atarian.
- Gipuzkoako aurrekontu proiektua: Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026ko aurrekontu proiektua aurkeztuko du, Eider Mendoza ahaldun nagusia, Jose Ignacio Asensio lehen ahaldun nagusiordea eta Itziar Agirre Ogasun diputatua bertan direla.