AEBko Euskal Etxeetan euskararen irakaskuntza indartzeko hitzarmena sinatu dute
Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk (North American Basque Organizations) sinatu dute lankidetza hitzarmena. Pradalesek adierazi duenez, "akordio hau konpromiso pedagogikoa baino gehiago da, urrats estrategikoa da euskararen nazioartekotzean".
NABOren eta Etxepare Institutuaren arteko sinadura ekitaldia. Argazkia: Europa Press
Etxepare Euskal Institutua eta NABO (North American Basque Organizations) Ameriketako Estatu Batuetako Euskal Etxeetan euskararen irakaskuntza sustatzeko eta sendotzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Boiseko (Estatu Batuak) Jaialdian.
Akordio "estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak euskal diasporarekin duen konpromisoa indartzen duena, eta euskara herriaren kohesio osagai gisa finkatzen laguntzen duena", azaldu du Etxeparek.
Akordioa Etxepare 2018tik aurrera eramaten ari den Euskara Munduan programaren barruan kokatzen da. Horren helburua da euskararen ezagutza mundu osoko euskal komunitateen artean zabaltzea eta hizkuntzaren transmisioa belaunaldi berriei erraztea.
Imanol Pradales lehendakariak adierazi duenez, "NABOrekin egindako akordioa konpromiso pedagogikoa baino askoz gehiago da, urrats estrategikoa da euskararen nazioartekotzean eta Euskadiren proiekzio globalean".
Imanol Pradales lehendakaria
Hizkuntza da gure nortasun ezaugarri nagusietako bat, eta diasporan bizirik mantentzea gure komunitate globala indartzea da
"Hizkuntza da gure nortasun ezaugarri nagusietako bat, eta diasporan bizirik mantentzea gure komunitate globala indartzea da. Atzerrian dauden euskaldunen belaunaldi berriek sustraiak ezagutzeaz gain, euskaraz ere bizi ahal izatea nahi dugu. Horregatik, hitzarmen hau inbertsioa da kultur kohesioan, nortasun partekatuan eta etorkizunean", gaineratu du.
Azkenik, adierazi duenez, "urrats honek Euskal Etxeek euskal hizkuntza eta nortasunaren transmisore gisa betetzen duten funtsezko papera aitortzea dakar".
Akordioak helburu bikoitza du: alde batetik, Argentinan arrakastaz garatutako eredua Ameriketako Estatu Batuetara ekarri eta egokitzea, euskal komunitateetako bertako pertsonek euskara ikasi eta beren Euskal Etxeetan eskolak emateko irakasle gisa trebatzen baitira.
Hizkuntza eskuratzeaz gain, berariazko prestakuntza didaktikoa eta material pedagogikoak jasotzen dituzte, eta, horri esker, Euskal Etxeek autonomoak izan daitezke irakaskuntza eskaintzan, Euskal Herritik joandako irakasleen mende egon beharrik gabe.
Bestalde, euskara eskolak emateko aukera izan dezaketen Euskal Etxeen kopurua handitu nahi da AEBn, aurrez aurre, online edo bi modu horiek uztartuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita baitzegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da Lehendakaria ULMA enpresara egin duen bisitan. Datozen asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango onartu badu ere, nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egiteko ahalmena dutela euskal enpresek.
PPk zer egingo duen jakitearen zain, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren harira proposatutako beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek nabarmendu du ez duela neurri sorta berriaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, "zergen beherapenak ez direlako prezioen igoerari aurre egiteko bidea". Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.
'Anboto' ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duelakoan
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei
Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea.
Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala
Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn, Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak atera izana
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPN, PP eta Maria Chivite Nafarroako presidentea haserretzea eragin du.