Sumarrek LGS propioa eta etxebizitza publiko gehiago eskatuz hasi du urte politikoa, "agortutako eredua" aldatzeko
Alba Garcia idazkari nagusiak hainbat proposamen egin ditu; horien artean, etxebizitza-parke sendoa, gutxieneko soldata propioa eta oinarrizko errenta unibertsala.
Alba Garcia, Sumar Mugimenduko idazkari nagusia. Argazkia: EFE.
Sumar Mugimenduak Imanol Pradales lehendakaria kritikatuz abiatu du urte politikoa. Alba Garcia idazkari nagusiak adierazi du lehendakariak "marketin produktu huts bat" baino ez duela eskaintzen Euskadik "norabide galera" izan arren.
Gainera, Pradalesek ziurgabetasunaren eta arazo sozialen aurrean duen jarrera kritikatu du Garciak: "Egonkortasuna deitzen dio konformismoari; jendea nekatuta dago betiko diskurtsoen politikarekin".
Euskadirentzat Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa sortzea proposatu du, oinarrizko errenta unibertsala eta etxebizitza-parke publikoa eskatzearekin batera. Garciak nabarmendu du beharrezkoa dela "Euskadiko bizi-kostuari egokitutako" gutxieneko soldata propio bat.
Alba Garcia Martin, Sumar Mugimenduko idazkari nagusia
(Pradalesek) Egonkortasuna deitzen dio konformismoari; jendea nekatuta dago betiko diskurtsoen politikarekin"
Etxebizitzari dagokionez, Sumar Mugimenduko idazkari nagusiak azpimarratu du prezioak arautzearen eta espekulazioa geldiaraztearen beharra: "Ezin da izan jendeak soldata guztia uztea alokairuan; parke publiko sendo bat behar dugu, etxebizitza eskubide bihurtuko duena, eta ez negozio".
Beste proposamenen artean, zaintzarako sistema publiko bat, doakotasuna garraioan, berrindustrializazio berdea eta subiranotasun energetikoa daude. Azkenik, Alba Garcia azpimarratu du Sumarrek ez duela "oposizio atseginik egingo, beste batzuek bezala", baizik eta eztabaida deserosoak eta irtenbide berritzaileak sortzea bilatuko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
"Mina minaren gainean" eragitea egotzi dio Rosa Zarraren familiak Atutxari
Joan den asteburuan ETBn egindako elkarrizketan, Barne sailburu izandakoak esan zuen Zarraren familiari barkarmena eskatzeko arazorik ez zuela, baina zehaztu zuen ETAk hildako 15 ertzaintzen familiek ere zerbait entzun nahiko luketela. "Gauza asko sartu beharko genituzke pakete horretan", adierazi zuen.
Otegik dio sailburuarekin baieztatu ondoren zabaldu zutela txertoen gaineko informazioa
EH Bildu arduraz aritu dela afera honetan jakinarazi du Arnaldo Otegik, haurrei eragiten dien arazoa delako. Sailburuarekin hitz egin ondoren errejistratu zituztela galderak Legebiltzarrean azaldu du.
Amaia Agirre, Getxoko alkatea: "Oposizioak dimititu dezadan eskatzen duelako ez dut dimitituko"
Oposizioko hiru taldeek (PP, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos) talde moreak aurkeztutako premiazko mozio bat onartu dute, EAJko alkatearen kargugabetzea eskatzeko, Irurak Bat jauregiaren eraisketari lotuta egindako kudeaketagatik.
Donostiako Udalak ez du lizentzia gehiago emango tentsionatutako auzoetan hotelak eta pisu turistikoak ezartzeko
Donostiako Udalbatzak aho batez onartu du hotel eta ekipamendu turistikoei mugak ezartzen dizkien plan orokorraren aldaketa. EH Bilduk uste du berandu datorrela aldaketa.
Mendoza: "Gipuzkoako egoitzetan 5.500 plaza daude, eta gehiago sortzera goaz; inguruko baldintzarik onenak ditugu"
Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Egun On Euskadi ETB1eko saioan esan du Gipuzkoako egoitzen aferan laguntzen ari dela Aldundia. Oreka bilatu behar dela adierazi du, eta azpimarratu du erakundearen kezka nagusia egoiliarrak ondo zainduta egotea dela.
Otegik Zaldibarko alkate ohia babestu du: "Teknikari guzti-guztiek ontzat emandako plan bat sinatu besterik ez zuen egin"
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Radio Euskadin azpimarratu duenez, EH Bilduk "ustelekeria kasurik gabeko" alderdia izaten jarraitzen du, "Zaldibarko zabortegiaren kasua" ez da eta "ustelkeria kasu bat". Ziurtatu duenez, Arantza Baigorri herriko alkate ohiak "ez zuen inolako interes pertsonalik" Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren inguruan zabortegiko lurrei dagokienez.
Txertoekin gertatutakoa sakon ikertzea eskatu du PPk
Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen iritzian, Alberto Martinez Osasun sailburuak iraungitako txertoen inguruan emandako azalpenak ez dira nahikoa. Gertatukoa sakon ikertzea eskatu du, eta hartu beharreko ardurak hartzea.
Espainiako Gobernuak Estatuko fiskal nagusi ohia indultatzeko eskaera bat tramitatu du
Alvaro Garcia Ortizi bi urteko inhabilitazioa ezarri zioten, sekretuak ezagutarazteagatik. Berari indultua emateko eskaera bi partikularrek egin dute.
Gorenak atzera bota du Voxek Chiviteren aurka jarritako kereila
Auzitegi Gorenak ez du funtzionario-eroskeriaren zantzurik ikusten, ezta influentzia-trafikorik ere, Nafarroako presidenteak kontratu publikoen esleipenean izan zuen jokabidean.
Abalosek uko egin dio Kongresuko diputatu aktari
Koldo auzian inputatuta dagoen PSOEko Antolakuntza idazkari ohia behin-behinean espetxean dago pasa den azaroaren 27tik.