Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu ikasgeletan katalana babesten duen dekretuaren hainbat artikulu
Epaiak hamar bat artikulu baliogabe utzi ditu, besteak beste, katalana komunikazio- eta ikaskuntza-hizkuntza gisa eta irakaskuntza- eta administrazio-jardueretako ohiko hizkuntza gisa ezartzen zutenak. Generalitateak helegitea jar dezake.
Kataluniako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu Kataluniako eskoletan katalana hizkuntza nagusi izateko Generalitateak onartu zuen dekretuaren zenbait atal. Hezkutza Elebidun baten aldeko Asanbladak aurkeztutako helegitea partzialki aintzat hartu du beraz, Auzitegiak.
Erakunde horren arabera, dekretu horren ondorioz, unibertsitatez kanpoko hezkuntza sisteman gaztelera "baztertuta" geratzen zen, eta epaileek arrazoi eman die. 2024ko maiatzean onartutako dekretuaren atal ia gehienak utzi dituzte bertan behera.
Aurrez ere behin behinean indargabetuta zegoen legea da. Dekretuaren arabera, katalanak ikasleen artean ez ezik, irakasleen artean ere hizkuntza nagusi izan behar zukeen, klase garaian, administrazioan, familiekin izan beharreko harremanetan, eskola materialean eta kurtso amaierako ebaluazioetan.
Auzitegi Gorenak hamar bat artikulu baliogabetu ditu. Epaiaren arabera, "desoreka dago katalanaren mesedetan, eta gaztelaniari buruz jasotakoek ez dute aukera ematen irakaskuntza orekatuaren bermea errespetatzeko, ikasleek derrigorrezko irakaskuntzaren amaieran katalana eta gaztelania ahoz eta idatziz menderatzeko aukera izan dezaten".
Erakundeak Generalitateari eskatu dio berma dezala "gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa benetan eta modu eraginkorrean". Generalitateak helegitea aurkez dezake epaiaren aurka.
Politikari buruzko albiste gehiago
Astigarraga eta Usurbil, bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak etxegabetzeen aurkako babesa indartu nahi du, etxebizitzarako eskubidea bermatu eta Donostiako metropoli-inguruneko bi udalerri izanik, hiriburuak eragindako tentsio-adierazleak aztertu.
Lehendakaria "oso kezkatuta" dago PP eta Vox alderdien balizko gobernu batekin, birzentralizazioa ekar lezakeelako
"Testuinguru horretan, prest egon behar dugu Euskadi, euskal erakundeak, euskara eta politika publiko guztiak gogor defendatzeko", esan du. Kanarietara egin duen bisitan, errefuxiatuekin lan egiten duten elkarteekin bildu da Imanol Pradales, eta Open Arms ontzian izan da.
Pradales lehendakaria 'Open Arms'eko kideekin bildu da
Lehendakariak eta Nerea Melgosa sailburuak Open Arms ontzira egindako bisitan, Imanol Pradalesek gobernuz kanpoko erakundeak Kanarietan egiten duen lana babestu nahi izan du.
EAJk irailaren 20an egingo du lehen ekitaldi ofiziala Marceau etorbideko eraikin sinbolikoan, Parisen
Maitane Ipiñazar EBBko idazkariak ez du ekitaldi "hunkigarri" horren inguruko xehetasunik aurreratu, baina azpimarratu du "oso garrantzitsua" dela "EAJrentzat, baita euskal gizartearentzat ere, eraikin hori berreskuratzea".

Gasteizko alkateak Aranako errefuxiatuentzako zentroko plazak 350etik 200era murrizteko eskatu dio Espainiako Gobernuari
Maider Etxebarriak Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari eskatu dio zentroko espazio batzuk inguruko auzokideek erabili ahal izatea errefuxiatuei integratzen laguntzeko.
Asiron, Endika Alonsoren aurkako salaketari buruz: "UPNk politika judizializatzeko joera du; gauza horiek ez lirateke eztabaida politikotik irten behar"
Hatortxu Rocken egindako adierazpenengatik salatu du UPNk EH Bilduren zinegotzia, eta Iruñeko alkateak defendatu egin du. Joseba Asironen arabera, "pertsonen eskubideen defentsa ezin da inoiz delitu izan".
Andueza: "Autogobernuaren etorkizuna Estatuarekin adostu beharko da, Konstituzioaren barne"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan esan duenez, "batzen gaituzten gaietan jarri behar dugu arreta, ez bereizten gaituztenetan". Horren ustez, “autogobernuaren etorkizuna Estatuarekin adostu eta Konstituzioaren baitan egon beharko da”.
Ramiro Gonzalez: "Ez dira gauza bera errefusatzea eta gaitzestea"
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Beatriz Artolazabal jasaten ari den jazarpena gaitzetsi du. Era berean, EH Bilduk horrelakorik egin ez izana kritikatu du, honakoa esanez: "Ez da gauza bera arbuiatzea eta gaitzestea". "Hitzak garrantzitsuak dira", adierazi du Gonzalezek Radio Vitoriako mikrofonoetan.
UPNk Iruñeko EH Bilduko zinegotzi bat salatu du, Hatortxu Rocken "ETAko presoen alde" egindako hitzengatik
UPNtik adierazi dutenez, "Endika Alonsoren hitzak ('Denak etxean egon arte. Gora gu. Gora gureak. Gora Hatortxu') eszenatokitik eta milaka pertsonaren aurrean esan ziren". "Esanahi politiko eta ideologikoz betetako adierazpena da", nabarmendu dute.
Albiste izango da: Bolsonaroren aurkako zigorra, lehendakariaren bidaia Kanarietara eta Charlie Kirken hilketa
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.