Sei atxilotu Baionan, herrialdea blokeatzeko protesten karietara
Ipar Euskal Herrian ere eragina izaten ari da Frantziako Gobernuaren murrizketa politiken aurkako blokeo eguna, alderdi eta sindikatuetatik at antolatua eta herria geldiaraztea helburu duena. Arratsaldeko lehen orduan, 1.500 pertsona inguru elkartu dira Baionako karriketan manifestazioa egin eta atxilotuen askatasuna eskatzeko.
Ipar Euskal Herrian ere eragina izaten ari da Frantziako Gobernuaren murrizketa politiken aurkako blokeo eguna, alderdi eta sindikatuetatik at antolatua eta herria geldiaraztea helburu duena. Goizean sei lagun atxilotu dituzte Baionan eta arratsaldean manifestazioa izan da, murrizketak salatzeaz gainera, atxilotuen askatasuna eskatzeko.
Goizean goizetik Lapurdiko hiriburuko sarrera nagusiak blokatzen saiatu dira manifestariak. 06:30ak inguruan, esaterako, ehun bat manifestari bildu dira Baionako Leroy Merlineko biribilgunean trafikoa oztopatu asmoz eta. Poliziak esku hartu du, haiek sakabanatzeko eta trafikoari bide emateko eta liskarrak ere izan dira tartean.
Han protestekin jarraitzea ezinezkoa zela ikusirik, hiri aldera mugitzea erabaki dute. Bidean, errepidea ixten saiatu dira behin eta berriz manifestariak eta atzetik blokatze horiek saihesten joan da Polizia. Tartean gas negar-eragileak ere erabili ditu Poliziak manifestariak sakabanatzeko.
Zubi gorrirako kalean zirela erabat inguratu dituzte agenteek eta banan bana identifikatu dituzte protestetan parte hartzen ari zirenak. Horietatik sei atxiloturik eraman dituzte.
Angelun, bestalde, Dassault Aviation lantegiaren sarrera blokatu dute 50 bat lagunek, CGTk (Sindikatuen Konfederazio Nagusia) deituta. Autoen sarrera eragotzi dute; ez hala oinezkoena, oinez sartzen ziren langileei eskuorriak banatzen aritu batira mobilizazioen inguruko informazioarekin.
Beskoitzen hainbat pneumatiko erre dituzte ‘carpooling’ aparkalekuaren inguruan.
Arratsaldeko lehen orduan, Baionan elkartu dira berriz ere manifestariak. 14:00etan hasita, manifestazioa egin dute hiriburuko kaleetan zehar 1.500 pertsona inguruk. Udaletxe aurrean hasi eta Poliziaren egoitzarainoko bidea egin dute goizean atxilotutako manifestariak aske uztea eskatuz.
Trafikoaren joan-etorria zaila izan da Ipar Euskal Herriko hainbat puntutan egunean zehar.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.