Gorde
Kendu nire zerrendatik

UPNk “erantzukizunak bere gain hartzeko” eskatu dio Nafarroako Gobernuari Belateko esleipenaren harira

Javier Esparzak adierazi duenez, Gobernuak "azalpenak eman beharko” ditu. “Santos Cerdanen enpresa bati 76 milioi euroko lanak zergatik” eman zizkion eta “deuseztagarritzat jo den prozedimentua” zergatik erabili zen azaldu beharko duela dio UPNko bozeramaileak.

Javier Esparza
Yolanda Ibañez, Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Javier Esparza Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen bilkurara iritsi direnean. Argazkia: EFE.

Javier Esparza UPNk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak "aurpegia emateko" eta "dagozkion erantzukizun politikoak bere gain hartzeko” eskatu dio Foru Gobernuari, Nafarroako Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren (OANA) txostenak Belateko tunela bikoizteko kontratuaren esleipenak "erabateko deuseztasuna" ekarri zuen irregulartasunak eragin zituela ondorioztatu ostean.

Parlamentuko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen ostean komunikabideei egindako adierazpenetan, Esparzak esan du bazekitela "Ustelkeriaren aurkako Bulegoaren edo Kontuen Ganberaren txostenek ezin dutela antzeman zigor-arloko legez kontrakorik edo ustelkeriarik dagoenik, arlo administratiboan soilik oinarritzen direlako".

"Ezin dira sartu funtzionarioek atzeman eta salatu dituzten irregulartasun administratibo batzuen zergatian", esan du, eta gaineratu "UCOk edo Justiziak erabaki beharko” dutela hori.

Esparzak berriz ere azpimarratu du OANAk "erabat deuseztzat" jo duela “Santos Cerdanen enpresa dagoen aldi baterako elkarteari 76 milioi euro esleitzea”.

Gobernuari hori "irregulartasun txikiak iruditzen bazaizkio, azaldu egin beharko du", ondorioztatu du. "Maria Chivitek azaldu beharko du zergatik esleitu dion Santos Cerdanen enpresa bati 76 milioi euroko kontratua”.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X