Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Gobernuaren kontrol-saioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek onartu du euskal industriari eragingo diola gehien Estatu Batuetako merkataritza gerrak

Espainiako Gobernuko presidenteak Europako merkatu bakarra bultzatzeko eta merkataritza-harremanak dibertsifikatzeko beharra defendatu du, merkataritza-tentsioari aurre egiteko.

MADRID, 17/09/2025.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, durante la sesión de control celebrada, este miércoles, en el Congreso de los Diputados. EFE/ J.J. Guillén
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Diputatuen Kongresuan izan da asteazken honetan. EFE.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Europako merkatu bakarra bultzatu eta merkataritza harremanak dibertsifikatu behar direla defendatu du asteazken honetan Kongresuan, Estatu Batuetako administrazioak irekitako merkataritza gerrari aurre egiteko.

Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuari erantzunez, Sanchezek berretsi du ez duela "oso gogotsu hartu" Europako Batzordeak eta Estatu Batuek lortutako akordioa, eta azpimarratu du Espainia ez dela arrisku gehien dituen herrialdeetako bat, nahiz eta onartu duen Euskadik beste erkidegoek baino eragin handiagoa jasango duela.

Aizpuruak 700 milioi euroko galerak aurreikusi ditu euskal industriarentzat, automobilgintza bezalako funtsezko sektoreetan, eta eragin horiek arintzeko neurri zehatzagoak eskatu ditu. Diputatuak irmotasun handiagoa eskatu dio Espainiako Gobernuari, bere ustez mendekotasun politiko eta ekonomikoa dakarren akordio baten aurrean.

Sanchezek, bere aldetik, nabarmendu du lehentasuna merkatuak dibertsifikatzea eta aliatu komertzial berriak bilatzea dela, eta gogorarazi du merkatu bakarrean trabak kentzea zerbitzuen eta manufakturen muga-zergen jaitsiera handi baten parekoa izango litzatekeela, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera.

🔴 Euskal industriarentzat premiazko neurriak eskatu dizkiogu Sanchezi, AEBen eta EBren akordioaren ondorio latzei aurre egiteko. @mertxeaizpurua.bsky.social «Trumpen aginduekiko menpekotasuna berresten du eta Europaren autonomia estrategikoa behin betiko lurperatzen du». ehbildu.eus/herriak/kong...

[image or embed]

— EH Bildu (@ehbildu.bsky.social) 17 de septiembre de 2025, 11:30

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X