EAJk Parisko Marceau etorbideko jauregitxoa berreskuratu duela ospatuko du gaur
Eusko Jaurlaritzako zenbait sailburu eta buruzagi jeltzale izango dira gaur Frantziako hiriburuan, nazien okupazioaren garaian, 1940an, lehen Eusko Jaurlaritzari konfiskatu zioten eraikina itzuli dietela ospatzeko.
EAJk sinbolismo politiko eta historikoz beteriko ekitaldia egingo du larunbat honetan Parisen, Marceau etorbideko jauregitxoa aurkeztuko baitu.
Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu eta EAJren EBBko ordezkariak izango dira bertan, eta 1940an naziak Frantziako hiriburuan sartu ondoren konfiskatutako higiezin hori berreskuratzearen garrantzia azpimarratuko dute.
EAJko zuzendaritzak bisita instituzionala egingo du Marceau etorbideko 11.ean, Eusko Jaurlaritzak 1937tik aurrera erbestean izan zuen egoitzan. Jose Antonio Agirrek hara eraman zuen Jaurlaritza, Gerra Zibilean Bilbo nazionalen esku geratu ostean.
Diasporaren ekarpenei eta Marino de Gamboa ontzigilearen bitartekaritzari esker EAJk Gerra Zibila amaitu baino lehen eskuratutako eraikina laster bihurtu zen erresistentziaren eta zilegitasun instituzionalaren sinbolo. Hala ere, naziek 1940an Paris okupatu zutenean, egoitza utzi behar izan zuten Agirrek eta bere sailburuek.
1944an Paris askatu zutenean, Eusko Jaurlaritza bertara itzuli egin zen epe labur batez, baina naziek Francoren diktadurari eman zizkioten horren giltzak. 1951n, Frantziako agintariek ofizialki aitortu zioten eraikinaren titulartasuna frankismoari, eta Agirrek traiziotzat jo zuen erabaki hori, garai batean aliatutzat zuen herrialde batek egin zuelako.
Trantsizioan, EAJk eraikinaren jabetza aldarrikatu zuen behin eta berriz. 1996an, jeltzaleek Mariano Rajoy orduko Administrazio Publikoetako ministroarekin izandako negoziazioetan, eraikina itzultzea izan zen mahai gainean jarritako baldintzetako bat. Handik urte batzuetara, berriz, Memoria Demokratikoaren Legean onarritu zuten eskaera.
Azkenean, abenduaren 24an, Estatuko Aldizkari Ofizialak jauregitxoa EAJri ofizialki itzultzeko ebazpena argitaratu zuen. Neurriak PPren kritikak eragin zituen, Miguel Tellado bozeramailearen ahotan.
Eiffel dorretik zortzi minutu eskasera dago eraikina, eta XIX. mende amaierako haussmaniar arkitekturaren adibide da. Lau solairu eta mila metro koadro inguru ditu. 1883an eraiki zuten, saltoki handien merkataritzan aitzindari izandako enpresari batentzat. Eraikina hainbat eskutatik igaro da ordutik.
Luzaroan Cervantes Institutuak izan zuen bertan egoitza, 2023ko abuztuan utzi zuen arte. Gaur egun, EAJren garaipen politiko gisa baino gehiago, erbestearen oroimena irudikatzen duen eraikin bat berreskuratu izana ospatu nahi dute bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.