Arabak 2023ko argazkia errepikatuko luke: PSE-EE lehen indarra, eta EH Bildu, bigarrena
EiTB Focusen atal berriaren arabera, Araban gauzak ez liratekete asko aldatuko hauteskunde orokorrak egingo balira. Horrela, PSE-EEk lehen alderdia izateari eutsiko lioke, eserleku batekin, eta EH Bilduk eta EAJk boto-portzentajea hobetuko lukete.
EITB Focusen arabera, Araba da hauteskunde orokorrak gaur egingo balira gutxien aldatuko litzatekeen Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldea.
Horrela, PSE-EE lehen indarra izango litzateke Araban, eserleku bat lortuta, baina beherakada txiki bat izango luke boto-portzentajean, 2023an lortutako botoen % 27,8tik % 26,2ra pasako litzateke eta.
Bigarrenik, EH Bilduk puntu bat hobetuko luke emaitza (% 19tik % 20,1era) eta Arabako ordezkaritzari eutsiko lioke, eserleku bat, alegia.
EAJ hirugarren indarra izango litzateke Araban, eta boto-asmoa puntu bat handituko lukete jeltzaleek (% 16,7tik % 17,7ra).
PPk duela bi urte bezala jarraituko luke (botoen % 17,4) eta Arabako eserlekuari eutsiko lioke.
Araban Sumarrek izan luke bilakaerarik kaskarrena, lau puntu eta erdi galduko lituzkeelako (% 12,8tik % 8,3ra), eta lurralde horretan ordezkaritzarik gabe jarraituko luke.
Azkenik, Voxek ez luke eserlekurik lortuko Araban, baina Lurralde horretan nabarmen egingo luke gora boto-portzentajeak: % 3,9tik % 7,2ra.
Fitxa teknikoa
EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400, EAEko lurralde historiko bakoitzean, eta 400, Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.
Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketak eginda.
Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasunaren atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".