TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Eneko Goiaren erreleboa, Global Sumud Flotilla eta medikuen greba Hego Euskal Herrian 

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Eneko Goia Jon Insausti
Eneko Goia eta Jon Insausti, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Eneko Goiaren erreleboaEAJren Gipuzko Buru Batzarrak ofizialki jakinaraziko du Donostiako alkate berriaren izena: Jon Insausti. 11:00etan egingo dute aurkezpen ekitaldia, Udalean bertan.

Global Sumud Flotilla: Israelek atxilotutako Global Sumud Flotillako 443 pertsonak Axdodeko portura eraman dituzte lehendabizi, eta handik Beer-Xevako kartzela batera eramango dituzte ondorengo orduotan. 

- Medikuen greba: Estatu osokoak bezala, Hego Euskal Herriko sendagileak ere grebara deituta daude gaur euren lan-baldintzak arautuko dituen estatutu propioa aldarrikatzeko. Greba egunaz gain, elkarretaratzeak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, 12:00etan. Medikuntzak dituen berezitasunak aintzat har daitezela eskatzen dute eta derrigorrezko jardunaldi luzeak eta lan-karga handia ez betikotzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X