ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Goiak ez du argitu Donostiako Alkatetza utzita zer egingo duen: "Denboratxo bat hartu nahi dut, eta gero hartuko dut erabakia"

Donostiako alkateak urriaren 16an utziko du kargua, hiriaren egoerari buruzko osoko bilkuraren ostean. Diputatuen Kongresura joateko aukerari buruz galdetuta, ez dio aterik itxi aukera horri, baina argi utzi du ez dagokiola berari erabakitzea. 

Eneko Goia Radio Euskadi
Eneko Goia, gaur, Radio Euskadin.

Urriaren 16tik aurrera Donostiako alkate izateari utziko diola iragarri eta biharamunean, Eneko Goiak ez du argitu zer egingo duen etorkizunean. Lehenik eta behin, "denboratxo bat" —bi hilabete inguruko tartea aipatu du— hartu nahi du ezer erabaki aurretik. 

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, politikan "beti" egongo dela nabarmendu du: "EAJko kide naiz 1991tik, eta horrek horrela izaten jarraituko du, zalantzarik gabe". Politika publikoan jarraituko ote duen galdetuta, baina, oraindik hartu ez duen erabakia dela onartu du. "Denboratxo bat hartu nahi dut, eta hartuko dut erabakia", gehitu du. 

Diputatuen Kongresura joateko aukerari buruz galdetuta, ez dio aterik itxi aukera horri, baina argi utzi du ez dagokiola berari erabakitzea. 

Gaur egun Donostiako Udalean Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia den Jon Insaustik hartuko du Goiak utziko duen tokia. Langile nekaezin, konprometitu eta donostiar peto gisa definitu du.

Goiak ez du uste Insaustiren adina (36 urte) alkate izateko arazo izango denik, eta gogoratu du Odon Elorzak 33 urte zituela alkatetzara iritsi zenean. Ildo horretan, garrantzitsuena pertsonaren gaitasunak direla azaldu du, ez adina. 

Bestalde, Goiak uste du Insausti alkategai "ezin hobea" izan daitekeela 2027ko udal hauteskundeetan, betiere erabakia berari ez dagokiola argi utzita.

Zure interesekoa izan daiteke

pello otxandiano eh bildu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pello Otxandiano: "Etxebizitza politika honek huts egin badu, momentua da norabidez aldatzeko"

EH Bilduk etxebizitzaren inguruan egindako proposamenaren harira, "jarrera baikorra" izateko eskatu dio Pello Otxandianok Eusko Jaurlaritzari. "Proposamena hartu, aztertu eta egin dezagun eztabaida bat, ea soluziobideak hauek diren edo beste batzuk planteatzen dituzten", gaineratu du EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lehendakariaren ustez, UPNk polemika artifiziala sortu nahi du Athleticen kamiseta berriaren inguruan

Imanol Pradales lehendakariak babesa eta elkartasuna adierazi dio Athletici, UPNk klubari elastikoetatik Euskal Herriko mapa kentzeko eskatu ostean. Kamiseta berria "oso polita" iruditzen zaiola esan du, eta gogorarazi du Nafarroako Gobernua bera ere ez dela auzian sartuko. Polemika artifiziala bilatzea egotzi dio lehendakariak UPNri, eta ohartarazi du oso arriskutsua dela sinboloekin eta identitateekin liskarra eta zatiketa bultzatzea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen greba konpontzeko edo eskumenak transferitzeko eskatu dio lehendakariak Monica Garciari: "Arazo bat da"

Imanol Pradales lehendakariak uste du Monica Garcia Osasun ministroa "arazo bat" dela, "bi hilabete baino gehiago daramatzalako ezer jakin nahi izan gabe" estatutu markoa dela eta medikuak egiten ari diren grebari buruz. Hori dela eta, "gaian esku hartzeko" deia egin dio, eta, "arazoa konpontzeko gai ez bada edo ez badu nahi", Euskadiri eskumenak eskualdatzeko eskatu dio, "irtenbide bat bilatzeko". Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean deitoratu duenez, Osakidetzaren batez besteko itxaron-zerrenden hobekuntzan "asko" aurreratu bada ere, estatutu markoaren aldeko medikuen grebak, "Osasun Ministerioaren erabaki batetik eratorritakoak", "iskanbila" eragin du. "Euskaditik eta eskumenen esparruaren barruan" aurrera egiten saiatzen ari direla erantsi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X