EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuzeneko boto-asmoa: EH Bildu indartsuagoa da emakumeen artean eta EAJ nagusi da 65 urtetik gorakoen artean

Silvan & Miracle enpresak EITB Focus inkesta berriak utzitako mikrodatuak aztertu ditu.

(Foto de ARCHIVO)

Varias personas en Gran Vía, a 14 de diciembre de 2024, en Madrid (España).



Ricardo Rubio / Europa Press

14 DICIEMBRE 2024;RECURSOS;GRAN VÍA;CALLE;GENTE;PERSONAS;PASEO

14/12/2024
Jendea kalean. Europa Press-eko artxiboko irudia.

EITB Focusen azken inkestaren mikrodatuen azterketak hainbat titular utzi ditu hauteskunde orokorrak orain egingo balira herritarrek izango luketen jarreraren inguruan.

Silvan & Miracle enpresak boto-asmo zuzenean jarri du arreta, hau da, Espainian datozen hauteskundeetan herritarrek botoa nori emango dioten erabakita duten.

Datu horien arabera, EH Bildu emakumeen artean alderdi indartsua dela ondoriozta daiteke; izan ere, EAJk baino hamar puntu gehiago eskuratuko ditu talde horretako boto-emaileen artean. Koalizioak, gainera, erretiratuen eta funtzionarioen artean lortuko ditu emaitza onenak, baita Gipuzkoan ere.

EAJ, bestalde, indartsu jarraituko du 65 urtetik gorakoen artean, eta EH Bildu bikoiztuko du adin tarte horretan. Aukera ekonomikoak dituztenen artean ere nagusituko da alderdi jeltzalea. Funtzionarioek eta langile publikoek ere babestuko dute EAJ, EH Bildu bezala. Egoera sozioekonomiko egonkorrena dutenen artean alderdi nagusia izango da EAJ, eta Bizkaian oso indartsu jarraituko du, Silvan & Miracleren ikerketaren arabera.

PSOEk ere indar handia lortuko du emakumeen artean eta Araban. 2023an hauteskundeak irabazi zituen lurralde horretan.

PPk, bestalde, ahultasuna erakutsiko du Euskadin, eta ehuneko txikiak lortuko ditu segmentu guztietan. Araban bakarrik lortuko dute eustea.

Sumarrek babes handiagoa lortuko du gazteen eta ikasleen artean, baina ez du lortuko erreferentziako aukera gisa finkatzea, ez hezkuntza-profilagatik, ez profil sozioekonomikoagatik.

VOXi dagokionez, ikerketak ondorioztatu du botoa erakartzen ari dela zor ekonomikoak dituztenen eta aurrezkiak erabili behar dituztenen artean edo langabezian daudenen artean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X