EAJ-PSE-EE koalizioa blindatzea eskatu du lehendakariak
Pradalesek bere lehen hitzaldia eman du Espainiako hiriburuan, Nueva Economía Forumean, eta han, besteak beste, EAJren eta PSE-EEren arteko azken egunotako ika-mikak izan ditu hizpide. Bere esanetan, jeltzaleen eta sozialisten arteko "aliantza-politikarekin bat egiten ez dutenen interes politikoak" daude atzean.
Imanol Pradales lehendakariak Euskadiren papera aldarrikatu du Madrilen, Estatuan zein Europan "egonkortasunerako faktore" gisa. Nueva Economia Foroan lehendakari gisa egin duen lehen hitzaldian, Pradalesek esan du "egonkortasunak ez duela paralisia esan nahi, erronka globalei aurre egiteko oinarria baizik", eta "itunaren espiritua" indartzeko deia egin du, krispazio politikoaren aurrean.
Bere hitzaldian, Madrilen inguruan "birzentralizatzeko pultsio" baten aurrerapenaz ohartarazi du, bere ustez lurraldeen arteko desorekak sortzen ari direlako. Zentzu horretan, "Estatu ikuspegi berri bat" eskatu du, aniztasuna onartu eta lurraldeen nazio eta kultura nahiak errespetatzeko.
Pradalesek berretsi du beharrezkoa dela Gernikako Estatutuan oraindik eskualdatu gabe dauden eskumenak 2025eko abenduaren 31 baino lehen eskualdatzea, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak hitz eman zuen bezala. "Ez dago aitzakiarik, eta ez ditugu eskumen hutsak onartuko ", ohartarazi du.
Ekonomiaren arloan, lehendakariak "Euskadiren Etorkizun Ekonomiko, Sozial eta Politikoa" nabarmendu du, 2030erako Industria eta Inbertsio Eraldatzaileen Plan berrian oinarrituta. Plan horrek 15.900 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua du. Halaber, Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioa nabarmendu du, euskal industriarentzat erabilgarri izango den potentzia elektrikoa 5.200 megawatt handitzeko.
Pradalesek Europa "batuagoa, autonomoagoa eta krisiari aurrea hartzeko gai dena" defendatu du, eta "balio demokratikoak higatzen dituzten muturreko korronte autoritarioen" gorakadaz ohartarazi du.
Lehendakariak, amaitzeko, erantzukizun historikoa eta Kontzertu Ekonomikoaren ondarea jarri ditu balioan, Jose Antonio Agirreren hitzak gogoratuz: "Gure herriarentzat, iraunkortasuna, eguneroko gogoa eta betiko fedea da kontatzen duena".
Gasteizko gobernuburuak autonomien estatuaren eredu berri bat eskatu du.
Koalizioa blindatzeko eskaria
Halaber, agerraldia aprobetxatu du lehendakariak eskatzeko EAJren eta PSE-EEren arteko koalizioa blindatzeko Eusko Jaurlaritzan. Azken asteotan bi alderdion artean izandako tira-biren atzean "hirugarren" batzuen mamua ikusten du; hain zuzen, jeltzaleen eta sozialisten aliantza-politika partekatzen ez dutenen interes politikoak daude atzean, Pradalesen arabera. "Ahal duten guztietan saiatuko dira aliantza ahultzen", erantsi du.
Hori dela eta, "egorkotasuna blindatzeko modua" aurkitzeko deia egin du. "Batzen gaituena askoz gehiago da".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxiren buruan"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat idatziko duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.