Istiluak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Askatu egin dituzte Gasteizen Falangearen ekitaldiaren osteko istiluetan atxilotutako 19 lagunak

Atxilotuei desordena publikoko delitu bat leporatzen zieten, segurtasun-dispositiboko agenteen aurka harriak eta hainbat material jaurtitzeagatik. Atxilo hartutako guzti-guztiak Falange Españolaren ekintzaren aurkako kontramanifesazioan ari ziren parte hartzen.

VITORIA, 12/10/2025.- Destrozos tras los disturbios registrados cuando varias personas han tratado de impedir la celebración de un acto de Falange Española con el lanzamiento de todo tipo de objetos, este domingo. Siete personas han sido detenidas. EFE/Adrian Ruiz Hierro

Askatu egin dituzte Gasteizen izandako istiluak direla eta atxilotutako 19 pertsonak, igandetik astelehenerako gauean. Falange Españolako elkarretaratzean parte hartu zutenen eta aipatutako ekitaldia eragotzi nahi zuen kontramanifestazioan parte hartu zutenen artean izandako liskarren ondorioz atxilotu zituzten 19 lagun horiek.

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, atxilotuetako bat adingabea zen, eta igandean bertan utzi zuten aske, atxilotu eta berehala.

Atxilotuei desordena publikoko delitu bat leporatzen zieten, segurtasun-dispositiboko agenteen aurka harriak eta hainbat material jaurtitzeagatik. Guztiak Falange Españolaren kontrako kontramanifesazioan ari ziren parte hartzen.

Igande eguerdian piztu ziren istiluak, Espainiaren batasunaren alde Falange Españolaren kideek elkarretaratzea egin zuten Probintzia plazaren inguruan. 20 ertzain zauritu ziren istilotan, arin.

Ondoren, Gasteiz erdiguneko hainbat kaletan jarraitu zuten istiluek. Falangearen kontrako taldekoek hiri-edukiontzi batzuk erre zituzten eta kalte ugari eragin (ibilgailuak kaltetu, edukiontziak irauli eta erre, galtzada apurtu eta kutxetak altxatu, besteak beste).

Zure interesekoa izan daiteke

arnaldo otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian

EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.

GRAFCAV7821. BILBAO, 28/08/2026.- Varios miles de manifestantes, convocados por la plataforma de apoyo a los presos de ETA Sare y Bilboko Konpartsak, se han congregado este viernes en el centro de Bilbao, en plenas fiestas de la ciudad, para reivindicar la excarcelación de los presos de ETA. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egin dute euskal presoen alde, eta azkena izatea espero dute

Ehunka pertsonak euskal presoen aldeko manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Aste Nagusiko egun handian, eta espetxe-legedi arrunta aplikatzeko eskatu dute. Sarek gogorarazi du bere aldarrikapenen defentsan egutegian "gorriz markatutako hitzordu bat" dagoela, urtarrilaren 9an Bilbon urtero deitzen duen martxarena, eta azpimarratu du bere ibilbidearen amaiera gisa azkena izatea espero duela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X