JxCat militantziari galdetzekotan da, Espainiako Gobernuari babesa ematen jarraitu ala ez erabakitzeko
Carles Puigdemont JxCateko presidenteak bilera deitu du astelehen honetarako Perpinyan (Frantzia), alderdi independentistak atzo Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako tonua igo eta "aldaketaren orduaz hitz egiten hasteko unea" iritsi dela ohartarazi ostean. Sanchezek esan du Juntsekin hartutako konpromisoak betetzen ari dela.
JxCat-eko zuzendaritza militantziari galdetzea pentsatzen ari da Pedro Sanchezen gobernuari ematen dion babesari eutsi ala ez.
Carles Puigdemont JxCat alderdiko presidenteak bilera deitu du astelehen honetarako Perpinyan (Frantzia), alderdi independentistak atzo Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako tonua igo eta "aldaketaren orduaz hitz egiten hasteko unea" iritsi zela ohartarazi ostean.
Alderdiak jakinarazi duenez, bilera hori "aurrez ezarritako egutegiari jarraituz" egingo da astelehenean, Les 5 Elements espazioan. Lehenago ere egin izan ditu alderdi horrek ekitaldiak bertan.
Astelehenean, 17:00etan, aktualitate politikoaren irakurketa egiteko agerraldia egingo dute prentsaren aurrean, baina alderdiak ez du argitu nork hitz egingo duen.
Junts per Catalunyako iturriek azaldu dutenez, militantziari galdetzearen aukera mahai gainean daudenetako bat da, eta zuzendaritzak hartuko lukeen azken erabakia berresteko litzateke.
Afiliatuei galdetzeko aukera alderdiko zuzendaritza eta barne-organoetako pertsonen ahotan dabil, baina asteleheneko bilerara arte ez dute erabakiko egingo den ala ez.
Ez litzateke lehen aldia izango. Izan ere, 2023ko azaroan, JxCat-ek alderdikideei galdetu zien Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente egingo zuen akordioa babesten zuten ala ez, eta gauza bera egin zuen Pere Aragonesek zuzendu zuen Generalitateak Gobernutik atera ala ez erabakitzeko.
Azken asteetan, JxCat-eko agintariek azpimarratu dute "gauzak" gertatuko direla eta abenduaren erdira arteko epea eman diote beren buruari Sanchezen gobernuarekiko erabaki bat hartzeko; izan ere, akordioan jasotakoak "behin eta berriz" hautsi dituela uste dute.
Sanchezek esan du betetzen ari dela
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan du betetzen ari dela Juntsekin hartutako konpromisoak, bere esku daudenak behintzat, eta berriro esan du prest dagoela Carles Puigdemontekin biltzeko "hala dagokionean".
Horrela erantzun dio Sanchezek Juntsek emandako ultimatumari. "Mila aldiz esan dut: zertarako onartu genuen Amnistia legea ez bada aktore politikoekiko harremanak normalizatzeko? Jakina egingo direla bilera horiek. Noiz? Bada, hala dagokionean", esan du Sanchezek, Bruselan Europako Kontseiluaren bilera amaitu berritan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elkarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.