GERNIKAKO ESTATUTUAREN URTEURRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esteban: "Sanchezek erakutsi behar du bere borondatea egiazkoa dela, denbora agortzen ari da"

18:00 - 20:00

EAJren buruak espero du Espainiako Gobernuak urtea amaitu baino lehen ematea pausoak, eta gogorarazi du "egutegi bat finkatu" zela eskumenak eskualdatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Echeveste Elkarrekin Podemos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk eta PSE-EEk Gipuzkoako aurrekontuak aurrera aterako dituzte, Elkarrekin Podemosekin akordioa lortuta

Miren Echeveste alderdi moreak Gipuzkoako ganberan duen eledunak eman ditu akordioari buruzko xehetasunak, arratsaldean egin duen agerraldian. Azaldu duenez, 19 milioi euroko —aurrekontu osoaren % 1,4— balioa duten proposamenak txertatu dituzte aurrekontuen proiektuan. Horiekin, "zaharren egoitzetako langileen baldintzak hobetzea eta erabiltzaileen koordainketa errebisatzea" eta "garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorra sustatzea" lortu nahi dutela nabarmendu du, bereziki. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik bere "borrokarekin bat egiteko" deia egin die gazteei, "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoari" erantzuteko

Ernaik salatu du "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoa" bizi dela "mundu osoan, bai Espainiako eta Frantziako estatuetan, eta, ondorioz, baita Euskal Herrian ere". Azken asteotako "ekimen horiek bizi dugun egoera salatzea zuten helburu, baita zenbait ikurrek ordezkatzen duten proiektu atzerakoia salatzea ere", baina "batzuek bizi dugun egoeraren larritasunean fokua jarri baino, protesta batzuen izaeran jarri dute eztabaida, ekimen horien helburua erabat desitxuratuz", adierazi dute. 

Gehiago ikusi