Albiste da
SALAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren kontrako pintaketa “onartezinak” salatu ditu EAJk

Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak eman du pintaketen berri. Goizean, "Euskal aberriaren aurka joko zikina" erabiltzea eta "antipolitika" egitea egotzi dio EH Bilduri.
Bingen Zupiriaren kontrako pintadak Zestoan
Zupiriaren kontrako pintaketak. Argazkia: @inigo_ansola

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuaren kontra agertu diren pintaketak salatu ditu EAJk.

Iñigo Ansola, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak X sare sozialean duen profilean salatu duenez, pintaketa “onartezinak” agertu dira gaur Azpeitian.

“Zupiria, entzun, Euskadin pim, pam, pum” idatzi dute ezezagunek herriko horma batean.

Ansolak berak EH Bilduri "joko zikina" egitea leporatu dio goizean, eta "antipolitikaz" baliatzen ari direla politika egiteko esan die.

Ertzaintzaren kontra izan diren gertakariak aipatu ditu Ansolak eta horien aurrean EH Bilduk erakutsitako jarrera kritikatu du.

Koalizio subiranistak "beste alde batera begiratu" duela dio Ansolak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X