Vito Quiles ultraeskuineko asaldatzaileak bertan behera utzi du Iruñeko ekitaldia
Nahiz eta esan ekitaldia kalean egingo zuela, Quilesek erabaki du Iruñera ez etortzea. Lehenago, Nafarroako Unibertsitateak arratsaldeko jardun guztia bertan behera utzi du, segurtasunagatik.
Vito Quiles ultraeskuineko asaldatzaileak Iruñean ekitaldirik ez egitea erabaki du. Zenbait unibertsitatetan zeharreko bira batean murgilduta dago, 'España Combativa' lelopean, baina Nafarroako Unibertsitateak ez du ekitaldia baimendu. Kalean egingo zuela esan zuen, baina, azkenean, ez egitea erabaki du.
Azaldu duenez, Espainiako Polizia Nazionalaren Buruzagitzak ustezko alerta bat igorri dio, "ezin duelako ekitaldian segurtasuna ziurtatu Euskal Herritik Nafarroara (sic) joandako proetarren (ETAren aldekoen) eta abertzaleen mehatxuaren aurrean".
Lehenago, Nafarroako Unibertsitateak Iruñeko campuseko jarduera oro bertan behera uztea erabaki du 15:00etatik aurrera, "segurtasun arrazoiengatik", Vito Quiles aktibista ultraeskuindarra bertan azaltzekoa dela jakin ondoren; zentroaren barruan hitzaldi bat emateko eskaera ukatu zitzaion eta, hitzaldi hori atarian emango duela esan du gaur Quilesek.
Nafarroako Unibertsitateak ohar bidez azaldu duenez, "arratsaldean kanpoko taldeak etortzea eta indarkeriazko gertakariak aurreikusten direnez, zentro akademikoak erabaki du eskolak eta jarduera presentzial guztia bertan behera uztea".
Langile eta ikasleei zuzendutako gutun batean, Maria Iraburu errektoreak Nafarroako Unibertsitatea "elkarrekin topatzeko, hausnarketarako, bizikidetza baketsurako, eztabaida pausaturako eta errespeturako gune" gisa definitu du.
"Historiaren une bakoitzean, xehetasunak gorabehera, helburu horri kalte egiten dioten egoerak gertatzen dira. Polarizazio handiko garaietan bizi gara, zeintzuetan hitzak eta ideiak manipulatu eta desitxuratu egiten diren, eta koherentzia, sarri, agresibitatearekin nahasten den", adierazi du.
"Unibertsitateko gure komunitatea zabala da, eta euren ekintzen jabe diren pertsona libreek osatzen dute. Garrantzitsua da oroitzea unibertsitate-eremu hau egunero eraikitzen dugula, guztion artean, hitzekin, jarrerekin eta ekintzekin", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elkarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.