Garcia Ortizen prentsa burua: "Ayusok susmoaren harra elikatu zuen"
Mar Hedok lekuko gisa deklaratu du astearte honetan Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketan; Gonzalez Amadorren abokatuak bere bezeroaren izenean Ogasunari iruzur egitea onartu zuen mezu elektroniko bat filtratu eta sekretuak zabaltzearen delitua egin zuelakoan ari dira epaitzen Garcia Ortiz.
Fiskaltza Nagusiko komunikazio buruak Auzitegi Gorenean adierazi duenez, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentea eta horren kabineteburua Fiskaltzaren gainean "susmoaren harra elikatzen" saiatu ziren, Alberto Gonzalez Amador Ayusoren bikotekidearen aurka "konfabulazio moduko bat" zegoela iradokita.
Mar Hedok lekuko gisa deklaratu du astearte honetan Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketan; Gonzalez Amadorren abokatuak bere bezeroaren izenean Ogasunari iruzur egitea onartu zuen mezu elektroniko bat filtratu eta sekretuak zabaltzearen delitua egin zuelakoan ari dira epaitzen Garcia Ortiz.
Lekukotzan nabarmendu duenez, 2024ko martxoaren 12ak inlfexio puntua ezarri zuen, eldiario.esek Fiskaltzak Gonzalez Amadorren aurka jarritako salaketaren berria argitaratu ondoren. Azaldu duenez, egun hartan "Madrilgo presidenteak hedabideei egindako adierazpen batzuetan, iradoki zuen haren bikotekideari kalte egiteko Estatuko botereen artean konfabulazioa" dagoela eta, ondoren, esan du Ayusok mezu bat argitaratu zuela Twitterren, Pilar Rodriguez Madrilgo fiskal probintziala "zuzenean seinalatzeko".
Hilaren 13an, Ayuso "bereari eutsiz, bikotekideari kalte egiteko Estatuko botereak ados jarri izanaz" aritu zela azaldu du, eta Madrilgo Erkidegoko presidenteak esan zuela "dena lokaztuta" dagoela; beraz, Fiskalaren gaineko "susmoaren harra elikatzen jarraitu zuen", Hedoren hitzetan eta "hedabideak izugarri nahasita" zeudela.
Kontatu duenez, arratsalde hartan kazetari baten deia jaso zuen, esanez Miguel Angel Rodriguez kabinetearen burua kazetariei mezu bat bidaltzen ari zitzaiela. Mezu horretan, goikoen aginduz geldiarazi omen zen Fiskaltzaren paktu-asmo baten berri ematen zuen. "Kazetariak goiko hori fiskal nagusia zela ulertu zuen" eta baieztapen bila zebilen, Hedoren hitzetan.
Informazio horrek "asko aztoratu" zuela esan du Hedok, kabinete burua bera baitzen susmo zabaltzen ari zena, "zeina iradokitzen ari baitzen Fiskaltzak tranpa jarri nahi izan ziola Gonzalez Amadorri, errugabe izatetik errudun izatera pasa zedin".
Une horretan, azaldu duenez, ulertu zuen egoera aldatu egin zela, eta, Fiskaltza osoari kalte egingo ziola ikusirik, Garcia Ortizi deitu zion, "iturria hain potoloa izanik, informazio hori publikatu" egingo zela ohartaraztzeko. Eta horrelaxe izan zen, 21:29an El Mundo egunkariak argitaratu zuen berria, eta mezuaren zati bat zekarren.
Hori dela eta, fiskal nagusiak Hedori esan zionez, Almudena Lastra Madilgo Erkidegoko fiskal nagusiarekin hitzartu zuen ohar bat atera behar zela, "egiazko informazioarekin", eta "Estatuko fiskal nagusiaren kezka" jasotzeko eta "argi utziz" Madrilgo fiskaltzaren jardunbidea "akasgabea" izan zela.
Hedoren arabera, "hedabideetan izugarria zen nahasmena", El Mundoren albistearen ostean beste bat argitaratu baitzen La Sextan, kontrakoa esanez.
Nabarmendu duenez, "gaiak Madrilgo Fiskaltzaren eremua gainditzen zuen eta Fiskaltza Nagusiaren gainean jartzen zuen fokua"; horregatik idatzi zuen Hedok berak prentsa-oharra, fiskal nagusiak eman zizkion xehetasunekin. Dena dela, hurrengo goizean Madrilgo Fiskaltzako komunikazio-buruari igorri ziola argitu du, han ari baitziren Gonzalez Amadorren inguruko ikerketa egiten.
Lekukoak azpimarratu du ikerketagai den filtrazioaren aurretik, El Mundok gauean emandako informazioan jada jaso zela abokatuaren eta fiskalaren arteko mezuen inguruko informazioa; eta martxoaren 12an, El Paiseko kazetari batek bazekiela paktua erdiesteko negozioazioak martxan zeudela.
"Bat-batean, mezuak merkatuan zeuden, kazetari-esapidea erabiltzerik badut", azaldu du Hedok, eta ziurtatu du berak ez zuela mezuak eskuragarri izan eta fiskal nagusiak eman zizkiola xehetasunak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik eta Iparraldek lankidetza-akordioa sinatu dute igarobidean dauden migratzaileen inguruan
Akordio berria Gasteizko Ajuria Enea Jauregian sinatu dute Imanol Pradales lehendakariak eta Jean-Rene Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak eta Baionako alkateak, eta "erronka politiko, ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei elkarrekin aurre egiteko ikuspegi komuna eraikitzeko" borondatea berretsi dute.
Azaroaren 23an izango dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak
30.000 pertsona baino gehiago daude botoa ematera deituta lurraldeko 333 kontzejuetan, Administrazio Batzarrak berritzeko. Batzar horiek landa-bideak, mendiak, iturriak, baso-ondarea eta bestelako ondasun publikoak kudeatzen dituzte.
PSNrekin akordioa lortuz gero, Iruñeko udalaren aurrekontuak "inoiz izan diren kontu zabalenak" izango direla adierazi du Asironek
Joseba Asironek argi esan du PSNrekin akordioa lortu eta Iruñeko udalaren aurrekontuak onartu egingo direla. Inoiz izan diren kontu zabalenak izango direla adierazi du Euskadi Irratian Asironek.
Albiste izango dira: Mazonen dimisioaren biharamuna, Ayusoren bikotekidea epailearen aurrean eta Bizkaiko DYAko presidente ohiaren aurkako epaiketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ayusoren bikotekideak eta Miguel Angel Rodriguez haren kabineteko buruak Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketan deklaratuko dute gaur
Auzitegi Gorenak Alvaro Garcia Ortizen epaiketaren bigarren eguna egingo du gaur, sekretuak ezagutaraztea egotzita. Alberto Gonzalez Amadorrek eta Miguel Angel Rodriguezek egingo duten deklarazioak izango dira eguneko hitzordu nagusiak.
PPk Voxen esku utziko du Valentziako Gobernuaren etorkizuna, Mazonen dimisioaren ostean
Presidentak karguari utzi du lur jota dagoela argudiatuta, baina diputatu izaten jarraituko du, eta forudun izaten ere bai. Hauteskunde-deialdirik ez dago mahai gainean, baina PPk Voxen babesa behar du hilabetea amaitu baino lehen Conselleko buruzagi berria izendatzeko.
Bilbok 751 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an, aurten baino % 4,5 gehiago
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak udal aurrekontuen proiektua aurkeztu du, herritarren "beharrizanekin koherentea eta jasangarria" dela iritzita. Santutxuko ertzain-etxe berria, Deustuko suhiltzaile-parkea eta Emakumeen Etxea dira aurreikusten diren proiektu handienetako hiru. Gainera, Segurtasuna, Etxebizitza eta Zerbitzu Publikoak izango dira aurrekontuen ardatzak, Aburtoren hitzetan.
GOIDIaren biktimak kalera atera dira justizia eskatzeko, dimisioaz haratago
GOIDIaren biktimak kalera atera dira berriro ere, dimisioaz haratagoko justizia eskatzeko. Euren ustez, berandu eta gaizki heldu da Carlos Mazonen dimisioa. Gainera, gaitzetsi egin dute presidentearen hitzaldiaren muina kalte materialak izan izana, bai eta bere burua kriminalizazioaren biktimatzat jo izana.
EH Bildu, Podemos eta ERC ez dira joango Kongresuan monarkiaren omenez egingo den ekitaldira
'50 urte geroago: Koroa demokraziarako bidean' goiburua izango duen ekitaldia hartuko du Kongresuak azaroaren 21ean. Bertan izango dira Espainiako errege-erreginak eta haien alabak.