Albiste izango dira: Mazonen dimisioaren biharamuna, Ayusoren bikotekidea epailearen aurrean eta Bizkaiko DYAko presidente ohiaren aurkako epaiketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Carlos Mazon, dimisioa iragartzeko egindako ekitaldian. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Mazonen dimisioaren biharamuna: Carlos Mazonek erregistratu du dimisioa, baina diputatu eserlekuari eutsi dio eta ardura eskatu die PPri eta Voxi, presidente berria izendatzeko. Valentziako Parlamentuko alderdiek 12 eguneko epea dute presidentegai bat proposatzeko.
- Ayusoren bikotekidea, epailearen aurrean: Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketaren bigarren eguna dute gaur Auzitegi Gorenean, sekretuak ezagutaraztea egotzita. Alberto Gonzalez Amadorrek, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideak, eta Miguel Angel Rodriguez kabineteburuak deklaratuko dute gaur.
- Bizkaiko DYAko presidente ohiaren aurkako epaiketa: 2006tik 2021era Bizkaiko DYAko presidente izan zenaren aurkako epaiketa hasiko da Bizkaiko Probintzia Auzitegian, 4,75 milioi euro bereganatzea leporatuta. Fiskaltzak 7 urteko kartzela zigor eskaera egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.